viernes, 1 de agosto de 2025

Mizkia toponimoa

 Mizkia da Mutrikuko toponimo bat, auzo sakabanatu, barreiatu bat izendatzeko. Toponimo eratorriak daude, Mizkiagoikoa etxea, Mizkiabekoa baserria, Olazarra-Mizkia jauregia eta, azkenik, Mizkiamendi tontorra, Bizkaiko Berriatuan ere dagoena.
XX. mendeko lekukoak daude Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa liburuan:

MIZKIA BALLARA, Mutriku
MIZKIA BEKUA (col.) Mizkia ballara, Mutriku
MIZKIA GOIKUA (en ruinas, por incendio, 1969) Mizkia ballara, Mutriku
Toponimoa deitura bihurtu zen eta bikaketa egin da Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta XVI. mendearen erditik lekukoak daude, Mutrikuko herrikoak eta, beraz, aztergai den toponimoarekin lotu ahal dira:

Toponimo honek gogorarazten du Arabako izen bat, Mezkia herria, lekuko zaharrenean Mizkina (1025). Jakinik, Arabako izenean bokalarteko sudurkaria galdu zela, berdina gerta liteke Gipuzkoako toponimoarekin: *Mizkina > Mizkia. Bi toponimoen jatorria mizkin hitzean dago, beraz. Azkenean, bi toponimoek bilakaera bera izan zuten, ezberdintasuna azalekoa da, hasierako bokalari dagokio.

No hay comentarios:

Publicar un comentario