viernes, 29 de agosto de 2025

Sal de Sancho toponimoa

 Sal de Sancho da Turtziozko aurkintza bat. Bildutako lekukoak mende honetakoak dira eta, beraz, antzinatasun gabekoak. Hala ere toponimoa gardena da, aldaketa txiki baten laguntzarekin. Toponimoa gaztelaniaz sortu zen eta hiru elementu ditu, azkena da Sancho antroponimoa, Santxosolo toponimoan dagoena. Beste bi elementu daude, aurrean de preposizioa eta oinarrian sal- dago, baina ez da gaztelaniazko izen arrunta, sal 'gatz', askoz ezagutza gutxiagokoa den sel izena baina, euskaraz erabili diren sinonimoak dira korta eta saroi. Ziurrrenik, garai batean sel hitza galduz joan zen eta kasu batzuetan aldatu zuten hitz ezagunago batekin ordezkatuz. Aldaketa, lehen esan bezala, hasierako izenari dagokio, beharbada herri etimologiaren eraginez sortua. Berdin gertatu zen Saldamando toponimoarekin, honetan antroponimoa Amando da, Amata toponimoan dagoen Amata antroponimoarekin lotua, biak latin jatorrikoak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario