Zamargilleneko borda da Iruritako etxe bat. Lekuko zaharrena XVII. mendekoa da eta etxe nagusia aipatzen du:
çamarguilearena (1645)Toponimo eratorrian borda hitza dago eta toponimo nagusian artikulua eta genitiboaz gain, *zamargile hitza dago. Orotariko Euskal Hiztegian ez dago, baina oso hitza antzekoa agertzen da, blog honetan aztertutako Zamarginarena toponimoaren sarreran, zamargin, izenaren elementuak zamar eta -gin dira. Beharbada garai batean zamargin hitzaz gain, *zamargile sinonimoa ere izan zen.
zamarguillearena, casa llamada (1702)
zamarguilarena, casa de (1711)
Toponimo batzuk gehiago daude *zamargile hitzarekin:
Zamargilleneko borda (Aniz) eta Zamargilleneko erreka (Aniz), Zamargilleneko borda (Etxalar). Bukatzeko, Iruritan ere bada Zamargilleneko ardiborda. Beharbada toponimo hauetako batzuetan ñ-n > ll-n disimilazioak azal ditzake egungo izenak, baina beste batzuetan ez dago zalantzarik *zamargile hitza izan zela. Bi atzizki daude, -gin eta -gile sinonimoak, eta beharbada lehian izan ziren. Toponimian, -gin atzizkia da behin eta berriz dagoena, Oialgindegi, Santuginena toponimoetan -gin atzizkia dago eta Sarrallagillenea eta Zarragillenea toponimoetan -gile dugu.
Atzizki bikoiztasun bera dago Zillargiñenea eta Zillargilleneko erreka toponimoetan, zilargile eta zilargin sinonimoekin sortuak izan daitezkeenak.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina