Osalaitz da Zilbetiko aurkintza bat. Ez du lekukotza zahar handirik, zaharrena XX. mende hasierakoa delako:
osalaiz (1914)Euskaltzaindiaren EODA datu basetegiaren arabera, bigarren elementua haitz izena litzateke, baina ez dute aurrekoaz ezer adierazten. Sarrera honetan azterketa etimologikoa bestelakoa izango da, bukaeran -i(t)z atzizkia dagoela uste dugulako eta oinarrian antroponimo bat, Otxalo, beharbada. Otxolo toponimoen sarreran antroponimo hori aipatua izan zen, P. Salaberriren Izen ttipiak euskaraz liburuan agertzen den bezala, Otxoloren lekukorik ez dago baina bere kide zaharragoa izan daitekeena bada, Otxalo, 162. or.:
osalaitz (1996)
Osalaitz (2019)
Otxalo (Otxoa): Garcia Ochalo (1217, Iratxe, 290). Ikus Irigoien (1995: 19). Ikertzaile honek (1995b: 27-28) Biarnoko Ossau ibarraren izena ere Otsalo-tik eratortzen du, Pirinioetako hizkeretan ohikoa den azken bokalaren galtzapenez eta amaierako albokoaren bokaltzez. Erdi Aroan Ochaloyz eta Ochaleç patronimikoak ere aurkitzen ditugu (Salaberri, 2003: 230).Otxaloiz eta Otxalez patronimikoak aipatzen dira eta Osalaitz toponimoak egitura bera izango zuen. Antroponimian zein toponimian -itz atzizkiak jatorri bera izango zuen eta esanahia ere antzekoa, toponimian norbaiten lurraldea adierazteko eta antroponimian seme alaben aita adierazteko. Toponimoa sortu bazen Otxalo antroponimoa bizi izan zen garaian, ia milurte bat iraun du baina paperean duela mende bat jarria izan zen eta horrela mende ugari igaro ziren aldaketak batzuk gertatzeko eta prozesu hori erraztuko zen antroponimoa galdu zenetik aurrera. Aldaketa bat, nabarmenena, bokalari dagokio, garai batean *Osaloitz izan bazen Osalaitz bihurtu zen, beharbada aurreko silabako bokalaren asimilazioagatik. Lehenengo txistukaria arkaismoa izan daiteke, antroponimo horren oinarria Otsoa izango zelako, gehienetan Otxoa agertzen bada ere. Otxolo toponimoen sarreran informazio gehiago antroponimo eratorri horretaz.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina