Ogallurreta da Bidasoa ibaiaren erreka bat eta Hondarribiko baserri bat. Hiru toponimo eratorri daude, Ogallurretazpi eta Ogallurretagaraikoa baserriak eta Ogallurretagaña aurkintza.
Toponimoaren lekukotza XVI. mendera arte heltzen da Hondarribiko toponimia liburuan, 646. or.:
Oguellurreta de baxo, medio fuego Medio fuegoKontuan izanik lekuko haeuk, zalantzazkoa da liburuan agertzen den aipua, ogilurreta 'tierra de pan' zela. Bigarren bokalean aldaerak daude, /e/, /i/, /a/ eta /o/. Zaharrena beharbada jatorrizkotik hurbilen dago eta, beraz, analisirako Ogellurreta lehenetsiko dugu. Hala izan bazen, toponimoak hiru elementu izango zituen, bukaeran -eta atzizkia, aurrerago lur hitza eta oinarrian, hitz egokiena hogei izan liteke. Hala bazen, lehenagokoa da il > ll bilakaera, toponimian gutxitan agertu ohi dena. Alde semantikoa geratzen da azaltzeko, hogei lur zehazki zer zen historiari lotutako gaia da, lurren banaketa zaharrari lotua, beharbada.
Oguellurrea de suso, medio fuego
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina