Mostrando entradas con la etiqueta Barasoain. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Barasoain. Mostrar todas las entradas

lunes, 23 de enero de 2023

Barasoain toponimoa

 Barasoain da Nafarroako udalerri bat.
Toponimo honen lekuko zaharrena XI. mendekoa da, Euskaltzaindiaren EODA datu basetegitik Barasoain orritik jasotako informazioa dago, tartean lekuko zaharrenak:

verasoain (1044 [1614])
barasoain, garcia de (1257)
sancio de barassoain (1259/09/01 [k.])
Etimologia emateko orduan, lotura ikusi da Barasoain eta Beraxa antroponimoaren artean, J. Caro Baroja lehenik, eta ondoren Mitxelena eta Mikel Belasko:
Probablemente 'lugar propiedad de una persona llamada Beraxa'. De Beraxa + -ain, siendo el primer elemento un nombre de persona indígena y el segundo un sufijo que indica propiedad.
Arazo bat dago, tarteko /o/ bokala. Aurreko sarrera batean, Beraso toponimoaren azterketan *Beraso antroponimoa izan zela proposatu genuen, nahiz eta izen horren lekuko antroponimikorik ez izan. Barasoain era berean azal daiteke, *Beraso + -ain. Lekuko zaharrenean izena osorik bazen ere, ondoren bokal asimilazioa gertatu zen, e-a > a-a, eta geroztik horrela iraun du.
Beraz, Barasoain litzateke *Beraso antroponimo berreraikiaren beste toponimo bat, lehenago aztertutako Beraso toponimoarekin batera.