Barasoain da Nafarroako udalerri bat.
Toponimo honen lekuko zaharrena XI. mendekoa da, Euskaltzaindiaren EODA datu basetegitik Barasoain orritik jasotako informazioa dago, tartean lekuko zaharrenak:
verasoain (1044 [1614])Etimologia emateko orduan, lotura ikusi da Barasoain eta Beraxa antroponimoaren artean, J. Caro Baroja lehenik, eta ondoren Mitxelena eta Mikel Belasko:
barasoain, garcia de (1257)
sancio de barassoain (1259/09/01 [k.])
Probablemente 'lugar propiedad de una persona llamada Beraxa'. De Beraxa + -ain, siendo el primer elemento un nombre de persona indígena y el segundo un sufijo que indica propiedad.Arazo bat dago, tarteko /o/ bokala. Aurreko sarrera batean, Beraso toponimoaren azterketan *Beraso antroponimoa izan zela proposatu genuen, nahiz eta izen horren lekuko antroponimikorik ez izan. Barasoain era berean azal daiteke, *Beraso + -ain. Lekuko zaharrenean izena osorik bazen ere, ondoren bokal asimilazioa gertatu zen, e-a > a-a, eta geroztik horrela iraun du.
Beraz, Barasoain litzateke *Beraso antroponimo berreraikiaren beste toponimo bat, lehenago aztertutako Beraso toponimoarekin batera.
No hay comentarios:
Publicar un comentario