Antroponimo hau behin agertzen da, Los señores de la guerra y de la tierra: nuevos textos para el estudio de los Parientes Mayores guipuzcoanos (1265-1548) liburuaren 11. agirian 1332. urtekoan: Diguin d’Araya.
Lekuko bakarra bada ere, izena analizatzea ez da zaila jakinik Diego antroponimoa badela, blog honetan aztertutako Diago toponimoaren sorburura Diago antroponimoa dela eta bien arteko lotura agerikoa dela.
Digin hipokoristikoa izan daiteke, bukaeran -in atzizki txikigarria dago, erdaratik jasoa eta euskal onomastikan lekua eskuratu duena. Oinarrian Diago zein Diego izan daitezke, tarteko bokal hori galdu delako.
Mostrando entradas con la etiqueta Diago. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Diago. Mostrar todas las entradas
lunes, 25 de abril de 2022
Digin antroponimoa
miércoles, 20 de abril de 2022
Diago toponimoa
Toponimo honetaz lekuko bakarra ezagutzen da, XV. mendekoa, Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburutik jasoa:
DIAGO, 1426, término de San Vicente Arana. TopAlavesaToponimo horretan antroponimo bat dago, Diago, Diego ezagunagoarekin lotua eta baita ere, Didako antroponimoarekin. Azken honen lekuko bat da Diakoburu toponimoa, bokalarteko horzkaria galdu duena.
Diago toponimoan antroponimo hutsa baino ez dago, hau ez da ohikoa baina aleak badira, Gariño toponimoa bezala, Garino antroponimotik sortua.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)