lunes, 25 de abril de 2022

Digin antroponimoa

 Antroponimo hau behin agertzen da, Los señores de la guerra y de la tierra: nuevos textos para el estudio de los Parientes Mayores guipuzcoanos (1265-1548) liburuaren 11. agirian 1332. urtekoan: Diguin d’Araya.
Lekuko bakarra bada ere, izena analizatzea ez da zaila jakinik Diego antroponimoa badela, blog honetan aztertutako Diago toponimoaren sorburura Diago antroponimoa dela eta bien arteko lotura agerikoa dela.
Digin hipokoristikoa izan daiteke, bukaeran -in atzizki txikigarria dago, erdaratik jasoa eta euskal onomastikan lekua eskuratu duena. Oinarrian Diago zein Diego izan daitezke, tarteko bokal hori galdu delako.

No hay comentarios:

Publicar un comentario