Mostrando entradas con la etiqueta Galbarra. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Galbarra. Mostrar todas las entradas

miércoles, 20 de mayo de 2026

Kalbarko toponimoa

 Bizkaiko toponimo honen lekuko bakarra dago, XX. mendearen bukaerakoa den Relación toponímica general de Galdácano lanekoa:

Calbarco: Heredad de Eguía.
Toponimo honen lekuko bakarra dago, eta berankorra. Horrek analisiari ziurtasuna kentzen dio baina dagoen lekuko hori aztertu daiteke eta gertatu diren aldaketak azalduko dira.
Toponimo honetan antroponimo hipokoristiko bat genuke, bukaeran -ko atzizki txikigarria eta oinarrian Galbarra antroponimoa litzateke, garbal hitzaren sarreran lekukoak daude, baita izenaren azalpena ere:
garbal.
Onom.: Inter viros nominatos Galvarra, Galindo Soliz. (s. X) TAV 2.1.3. Que est a limite de Nunno Galvarra de Patumia. (s. XI) Lac Irach 100. In Garbala. (s. XI-XII) GLarr SJ 8. Pedro Garbala. (s. XIII) Ib. 104.

I. (Adj.).
1. (B, BN-mix ap. A; O-SP 227, SP, Lar, H), galbar (V-oroz ap. A; H), kalpar (H).
Calvo. "Conominado Galbarra, que quiere decir 'calvo'" IC II 423.
[...]
Antroponimoa *Galbarko bezala sortuko zen eta gero, beharbada toponimoa sortu ondoren herskari asimilazioa izan zen, *Galbarko > Kalbarko. 
Galbarra antroponimoa aipatua izan da blog honetan, Galbarrategi toponimoaren oinarria delako.

martes, 19 de agosto de 2025

Galbarain toponimoa

 Galbarain da Donostiako bizkarra, hegia eta toponimo eratorri bat du, Galbaraintxokoa izeneko zuloa. Beste Galbarain bat dago Araban, Legution hegala, mazela da eta honek ere beste toponimo eratorri bat du, Galbaraingana tontorra, bigarren elementua gan, gain hitzaren aldaera dela.
Donostiako toponimoaren lekukoak XX. mende bukaerakoak dira: Galbain (1992), galbaiña (1993), galbarain (2007), beste askoren artean. Arabako Galbarain ere ez da oso goiz agertzen agirietan. XX. mende hasierako Galbarain dago, baina ez zaharragorik.
Donostiako toponimoa aski zaharra da, deitura bihurtu zen eta bilaketa egin da Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta lekuko bat aurkitu da, XVI. mendearen erdialdekoa:

Dena den, Donostian bertan dago oso deitura antzeko bat, askoz lekuko gehiago dituena, gure eguneraino heldu dena, Gabarain:
Lekukoen kopurua kontuan hartuz, Gabarain litzateke aukeratzekoa, baina bestea zaharragoa da eta egungo toponimoaren bermea du; beraz, Galbarain > Gabarain. Aldaketa hori ez da ohikoa baina kasu antzekoren bat dago, mutiko hitza mutilko zaharragoaren aldaera da, egun nagusitua.
Toponimoan bi elementu daude, bukaeran -ain atzizkia eta aurrean antroponimo bat izan ohi da, Galbarra ongi egokituko litzateke. Garbal hitzaren sarreran lekukoak daude, baita izenaren azalpena ere:
garbal.
Onom.: Inter viros nominatos Galvarra, Galindo Soliz. (s. X) TAV 2.1.3. Que est a limite de Nunno Galvarra de Patumia. (s. XI) Lac Irach 100. In Garbala. (s. XI-XII) GLarr SJ 8. Pedro Garbala. (s. XIII) Ib. 104.

I. (Adj.).
1. (B, BN-mix ap. A; O-SP 227, SP, Lar, H), galbar (V-oroz ap. A; H), kalpar (H).
Calvo. "Conominado Galbarra, que quiere decir 'calvo'" IC II 423.
[...]
Galbarrategi toponimoan Galbarra genuke, baina aztergai diren toponimoetan Garbala aldaera izango zen: Garbal(a) + -ain > *Garbalain > Galbarain. Bestela, *Galbarrain sortuko zen eta horrek esan nahiko luke toponimoetan bi metatesi gertatuak zirela, lehenik antroponimoan: Galbar > Garbal eta bigarrenez, toponimoak sortu eta gero, r-l > l-r.

viernes, 17 de marzo de 2023

Galbarrategi toponimoa

 Galbarrategi da Deba ibaiaren erreka bat. Lekuko zaharrik ez dago eta toponimoa aldatu ez bada, hemen aurkeztu den etimologiak ez luke inolako oztoporik izango.
Ziurrenik toponimoa etxe batekoa izango zen, proposatuko den etimologiaren arabera, egitura PI + -tegi litzatekeelako. Antroponimoa Galbarra litzateke, garbal hitzaren sarreran lekukoak daude, baita izenaren azalpena ere:

garbal.
Onom.: Inter viros nominatos Galvarra, Galindo Soliz. (s. X) TAV 2.1.3. Que est a limite de Nunno Galvarra de Patumia. (s. XI) Lac Irach 100. In Garbala. (s. XI-XII) GLarr SJ 8. Pedro Garbala. (s. XIII) Ib. 104.

I. (Adj.).
1. (B, BN-mix ap. A; O-SP 227, SP, Lar, H), galbar (V-oroz ap. A; H), kalpar (H).
Calvo. "Conominado Galbarra, que quiere decir 'calvo'" IC II 423.
[...]
Ikus daitekeenez, oso aspaldikoa da izen hau euskal lurretan, mila urte baino gehiago. Ezin jakin noiz utzi zioten erabiltzeari, baina Erdi Aroaren bukaera eta gero oraindik ezagutza bazuten, Ibarguen-Cachopín kronikaren lekukoak adierazten duen bezala, XVI. mende bukaeran.
Beraz, hasieran etxe bat izango zen eta ondoren hurbil zegoen erreka izen hori eman zioten eta horrek iraun du gure egunetara arte.