viernes, 17 de marzo de 2023

Galbarrategi toponimoa

 Galbarrategi da Deba ibaiaren erreka bat. Lekuko zaharrik ez dago eta toponimoa aldatu ez bada, hemen aurkeztu den etimologiak ez luke inolako oztoporik izango.
Ziurrenik toponimoa etxe batekoa izango zen, proposatuko den etimologiaren arabera, egitura PI + -tegi litzatekeelako. Antroponimoa Galbarra litzateke, garbal hitzaren sarreran lekukoak daude, baita izenaren azalpena ere:

garbal.
Onom.: Inter viros nominatos Galvarra, Galindo Soliz. (s. X) TAV 2.1.3. Que est a limite de Nunno Galvarra de Patumia. (s. XI) Lac Irach 100. In Garbala. (s. XI-XII) GLarr SJ 8. Pedro Garbala. (s. XIII) Ib. 104.

I. (Adj.).
1. (B, BN-mix ap. A; O-SP 227, SP, Lar, H), galbar (V-oroz ap. A; H), kalpar (H).
Calvo. "Conominado Galbarra, que quiere decir 'calvo'" IC II 423.
[...]
Ikus daitekeenez, oso aspaldikoa da izen hau euskal lurretan, mila urte baino gehiago. Ezin jakin noiz utzi zioten erabiltzeari, baina Erdi Aroaren bukaera eta gero oraindik ezagutza bazuten, Ibarguen-Cachopín kronikaren lekukoak adierazten duen bezala, XVI. mende bukaeran.
Beraz, hasieran etxe bat izango zen eta ondoren hurbil zegoen erreka izen hori eman zioten eta horrek iraun du gure egunetara arte.

No hay comentarios:

Publicar un comentario