Mostrando entradas con la etiqueta Gorri. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Gorri. Mostrar todas las entradas

sábado, 13 de junio de 2020

Malkorri toponimoa

Malkorri izeneko mendia bada Aralarko mendilerroan, Gipuzkoan.
Toponimoa bi elementuz osaturik izango zen, lehenengoa malkor izango zen, malkar izenaren aldaera omen dena, Orotariko Euskal Hiztegiaren arabera:
1 malkar.
Tr. Documentado al Sur desde mediados del s. XVIII. Su uso aumenta considerablemente en el s. XX. Al Norte se encuentra en Etcheberri de Ziburu, Axular, Duvoisin y en la edición de la biblia de Haraneder modificada por Harriet. La forma mejor documentada es malkar, seguida de malkor; hay mank(h)ar en Dassance (Herr 10-3-1956, sg. DRA , aunque la ref. es incorrecta), Gatxitegi (sg. DRA ) y en un ej. de GH .
I. (Sust.).
1. (V-gip, G, L, B, BN-baig; Lar, Añ (G), H (G); -kh- O-SP 230, SP, Dv, H (L)), malkor (V-gip, G, B; Lar Sup, Izt, H), mankar , mankarro (L-côte). Ref.: A (malkar, malkor, mankarro); Iz ArOñ (malkar, malkor); Elexp Berg.
Terreno en cuesta, terreno costanero, escabroso, abrupto, áspero, duro; cuesta, pendiente; despeñadero. "Falda de monte" Lar y Añ. "Derrumbadero" Izt. "Malkar bat, una cuesta no lisa, sino con altibajos, con saltos y malezas" Iz ArOñ. "Malkorra, el lugar que tiene cuesta (a todos los lados)" Iz ArOñ. "Malkar, falda áspera, pendiente, especie de despeñadero" Ib. 171n. "Aitz-malkor en las proximidades del bosque de Leiza-Larrea... Viene a ser como una especie de balcón rocoso de unos 300 m. de desnivel (José Miguel Elosegui Aldasoro)" Munibe 13 (1961) cuad. 2.º, 161s. Cf. Iz ArOñ 171n: "Malkorra, topónimo de un monte de Alava, confinante con la zona de Aránzazu". v. maldar.
[...]
2. (H (+ -kh-)), malkor (AN-larr-araq-ulz; Dv (AN-larr-araq), H (G; -kh- L)). Ref.: A y A Apend (malkor).
Roca; peñasco. "Madotz'en eta Larraungo erri geienetan, malkorra esaten zaio atx edo arkaitzari" Inza Eusk 1968, 84. En AxN se explica muger (513) por malkor.
Bi adierak egokiak lirateke jakinik toponimoa mendia dela eta bien arteko lotura agerikoa dela. Baina geratzen da azaltzeko bukaerako zatia, hasieran malkor bada, zer da -i hori?
Azalpen korapilatsuei ekin baino lehenago, ezagunak diren elementuak erabiltzea komeni da. Toponimo honetan egokiena litzateke gorri izenlaguna. Orduan aldaketa larri bat gertatuko zen, malkor + gorri > *Malkorgorri bezalako izena sortuko zelako. Baina haplologia gertatuko zen, bi silaba berdinak edo oso antzekoak direnean batzen dira silaba bakarra geratuz. Hala gertatuko zitzaion toponimo honi eta Malkorri bezala geratuko zen. Gorri ezaguna da toponimian eta mendi izenetan aurkitzea ez da batere zaila.

martes, 8 de octubre de 2019

Gorliz toponimoa

Gorliz Bizkaiko herria da, itsasertzekoa. Informazio historikoa eta etimologikoa Gorlizko Toponimia izenburuko txostenetik hartuak dira.
Lekuko zaharrena Erdi Arokoa da, garai hartako bakarra: Gorliz (1299). Gerokoa da Goliz (1596), euskal testu batekoa, txostenean adierazten den bezala rl > l laburketa gertatu omen da. Geroagoko lekukoetan nagusitzen da Gorliz eta kontuan izanik lekuko zaharrena, horixe litzateke aztertzeko izena.
Azterketa etimologikoa dagokionez, txostenean argi geratzen da azken zatia -iz atzizkia dela, ziurrenik latin jatorrikoa, jabegoa adierazteko erabilia. Zalantza geratzen da hasierako elementuaz, antroponimoaz. J. Caro Barojaren arabera, Gorlicus litzateke nahiz eta lekukorik ez aurkitu. Gorlius ere izan zitekeen, baina Gorlicus izenak zuen arazo berbera dauka. Dena den, txosten egileen arabera, Corlius antroponimoa ezaguna zen Erromatar aroan, eta hori egokia izan zitekeen, aldaketa bakarra litzateke hasierako herskariaren ahostuntzea, k- > g-, arrunta latinetik jasotako hitzetan.
Patxi Galék badu beste hurbilpen etimologikoa, bere Gorlizko toponimia nagusia lanean, Corlius antroponimoa erabili beharrean, bere ustezko eratorria, *Corlinus izango zen toponimoaren oinarria:
Jatorrizko Corlius horren eratorria *Corlinus izango litzateke, ‘el Corlino’. Eratorri horiek ezagunak dira izen sortzaile gisa: Fausto > Faustino, Justo > Justino, Lucio > Luciano... eta berdin *Corlio > *Corlino, gure ustezko oinarria ekarriko lukeena. Azken eratorri horren deklinazioak *Gorlinis eman zezakeen eta hortik helduko zen gaur egungo Gorliz. *Gorliniz > Gorliz jausi hori ere zeharo normala da euskaraz ez ezik, beste zenbait hizkuntzatan ere, eta bokal arteko -n- ahula desagertzen dela ikus daiteke gure inguruko beste leku izen askotan ere: Fruniz > Fruiz, Lemoniz > Lemoiz, Sopelana > Sopela...
Etimologi saio honen oztopo bat litzateke ustezko *Gorliniz horren aztarrenik ez izatea. Normalean sudurkaridun aldaerak ezagunak zaizkigu toponimoen erdal aldaerek gorde dituztelako, horrela, horrelako bikoteak ditugu: Lemoa/Lemona, Galdakao/Galdácano, Fruiz/Frúniz eta beste asko. Baina Gorliz-en kasuan ez dago sudurkaridun aldaerarik. Egia da batzuetan erdaran ere galdu dela, baina dadirudi bikoiztasun hori duten toponimo gehienetan ez dela horrela gertatu.
Blog honetako etimologiak ez ditu kontuan hartuko Corlius edo bere eratorriak izan litezkeenak. Aldaketa bat gertatuko zen, toponimoa testu idatzietarako jauzia egin baino lehenago, disimilazio bat, eta zehatzago esanik, dardarkarien disimilazio bat, blog honetan aztertutako toponimo batzuei gertatutako aldakera bera, Agurlaeta eta Arlegi toponimoei bezala, hau da, rr > rl. Beraz, aurreko aldaera *Gorriz izango zen. Horrelako toponimoa ez da ezezaguna, Nafarroako Gorritz herria, Mikel Belaskok aztertua bere Diccionario etimológico de los nombres de los pueblos, villas y ciudades de Navarra. Apellidos navarros liburuan, gerora blog batean ere jarria, eta horrela idatzi zuen Gorriz izenari emandako sarreran:
Significado. Dudoso.
Comentario lingüístico. Podría tratarse de un topónimo formado por un nombre de persona y el sufijo -iz (ver Gorraiz) pero también podría tratarse, y la documentación parece confirmarlo, de un topónimo compuesto por la voz vasca gorri, `rojo' , 'pelado' y el sufijo abundancial -tz(a): "tierras rojas o peladas". Favorables a la primera propuesta son Julio Caro Baroja, que supone un nombre antiguo Gorricus y Alfonso Irigoyen que piensa en un patronímico de Gorri(a).
Traducciones curiosas y explicaciones populares. Traducciones de este tipo son; 'de lo rojo, áspero, rudo', 'zarzal'.
Documentación antigua. Gorriç (1248, NEN); Gorriça (1268, NEN); Gorriz (1109, 1112, 1280, 1366, NEN); Gorrizco, Tota (S. XIII, NEN).
(Mikel Belasko; 1999: pp. 223).

Hipotesi antroponimikoa kotuan hartuz gero, egokiagoa ematen du Gorri(a), euskal antroponimo zahar bat izan zitekeena, Zuri(a) eta Beltz(a) bezala. Garai batean latin jatorriko antroponimoak izaten ziren -iz atzizkia zutenak, baina gero, euskal jatorriko antroponimoek ere aukera izan zuten erabilera hori izateko, jabearen lekua adierazteko, eta haietako bat Gorliz litzateke, *Gorriz > Gorliz bilakaera jaso zuena.
Laburtuz, Gorri(a) PI + -i(t)z > *Gorriz > Gorliz, aldaketa bakarra, dardarkarien disimilazioa, eta gainera, badago toponimo nafarraren bermea.

Eguneraketa (2024-11-29):
Beste etimologia batzuk daude V. Yarzaren Notas sobre toponimia de origen romano en Bizkaia
lanean, 367. or.:

Aurkeztutako hiru antroponimoek oztopo larriak dituzte, onartezintzat hartzeko. Guztietan fonema bat edo bi galdu behar dira ezin gal daitezkeen lekuetan. Horregatik, hirurak ez dira aintzat hartzekoak.