Nafarroako herri ugarien artean bada
Ibiriku izenekoa, bi aldiz agertzen dena, bata Eguesibarko
Ibiriku eta bestea Deierriko
Ibiriku. Izenaren dokumentazioa oso zaharra da, ia milurtekoa du, baina ez da aldaketarik gertatu eta beraz,
Ibiriku iluna da aztertu beharreko aldaera bakarra.
Mikel Belaskok toponimoa aztertu zuen bere
Diccionario etimológico de los nombres de los pueblos, villas y ciudades de Navarra. Apellidos navarros liburuan, besteek emandako azterketa etimologikoak gaineratuz, baita toponimoaren lekuko zaharrak ere, gero informazio hori Interneten ere plazaratu zuen, eta hona berak idatzitakoa,
Ibiricu sarreran:
"Significado. Probablemente relacionado con la voz vasca
ibi "vado".
Comentario lingüístico. Luis Michelena descompone la voz en
ibi "vado" e
iri 'cerca', y con dudas sugiere que
-cu sea variante del genitivo locativo
ko 'de'.
Julio Caro Baroja no quiere prescindir de otra vía de explicación que, ciertamente, resulta menos satisfactoria que la propuesta por Luis Michelena y Ricardo Ciérbide: «En todo caso, si consideramos la existencia no lejana de un "Ibero", así como también la aparición en la antroponimia romana de la zona de una "Ibera", habría que dejar hueco a la posibilidad de que este nombre (que se repite) se halle incluso en relación con el del mismo río "Ebro" en sus formas viejas».
Documentación antigua.
Ibiricu (1591, NEN);
Ibiriçu (1349-53, NEN);
Iuiricu (1090, NEN);
Iuirizu (1087, NEN),
Iviricu (1239-52, NEN);
Yuiricu,
Yviricu (1278, 1279, 1366, NEN).
(Mikel Belasko; 1999: pp. 233)."
Badago aukera bat,
Dornaku toponimoan bezala, aro erromatarreko antroponimo bat erabilia izatea, eta hori
Ibericus edo
Hibericus izan liteke, homonimia ia osoa izango lukete. Heikki Solin eta Olli Salomies ikertzaileeen
Repertorium nominum gentilium et cognominum Latinorum liburuan bildutakoak biak,
Hibericus 342. orrialdean eta
Ibericus 344. orrialdean.
Aldaketa bakarra, bigarren silabako bokalaren asimilazioa:
i-e-i >
i-i-i, blog honetako hainbat toponimotan ere gertatu dena, adibidez,
Mikilikorta toponimoan.
Ibiriku litzateke antroponimo oso zahar baten aztarren toponimiko bat, antroponimoa aspaldia desagertu zen baina sortu zuen toponimoa gure egunetara heldu da.