Mostrando entradas con la etiqueta Ibericus. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Ibericus. Mostrar todas las entradas

lunes, 3 de febrero de 2025

Ibarika toponimoa

Ibarika da Gasteizko bizkarra, hegia. Izendegi ofizialeko lekuko zaharrena XVIII. mendekoa da, Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburukoa:

IBARICA, término de Ullibarri de los Olleros. 1753, labrantío de Bolibar.
Arabako diputazioaren artxiboetan badira zaharragoak direnak, 1532. agiri batean dago, baita 1696.agiri beste agiri batean. Beraz, toponimoak 500 urte egin ditu aldatu gabe, baina sarrera honetan proposatuko den etimologiak aldaketa bat behar du, bigarren bokalari dagokiona. Bi toponimo lotuko ditugu, Ibarika eta Ibiriku. Azken honen sarreran Hibericus edo Ibericus antroponimoak proposatu genituen, ondoren bokal asimilazio bat gertatu eta bigarren bokala aldatuko zen. Ibarika toponimoan ez zen asimilaziorik gertatu baina izen zaharrena *Iberika izan bazen, arrazoiren bat izan zen Ibarika bihurtzeko, beharbada herri etimologia gertatuko zen, hasierakoa ibar hitzarekin berdinduz.

martes, 26 de junio de 2018

Ibiriku toponimoa

Nafarroako herri ugarien artean bada Ibiriku izenekoa, bi aldiz agertzen dena, bata Eguesibarko Ibiriku eta bestea Deierriko Ibiriku. Izenaren dokumentazioa oso zaharra da, ia milurtekoa du, baina ez da aldaketarik gertatu eta beraz, Ibiriku iluna da aztertu beharreko aldaera bakarra.
Mikel Belaskok toponimoa aztertu zuen bere Diccionario etimológico de los nombres de los pueblos, villas y ciudades de Navarra. Apellidos navarros liburuan, besteek emandako azterketa etimologikoak gaineratuz, baita toponimoaren lekuko zaharrak ere, gero informazio hori Interneten ere plazaratu zuen, eta hona berak idatzitakoa, Ibiricu sarreran:
"Significado. Probablemente relacionado con la voz vasca ibi "vado".
Comentario lingüístico. Luis Michelena descompone la voz en ibi "vado" e iri 'cerca', y con dudas sugiere que -cu sea variante del genitivo locativo ko 'de'.
Julio Caro Baroja no quiere prescindir de otra vía de explicación que, ciertamente, resulta menos satisfactoria que la propuesta por Luis Michelena y Ricardo Ciérbide: «En todo caso, si consideramos la existencia no lejana de un "Ibero", así como también la aparición en la antroponimia romana de la zona de una "Ibera", habría que dejar hueco a la posibilidad de que este nombre (que se repite) se halle incluso en relación con el del mismo río "Ebro" en sus formas viejas».
Documentación antigua. Ibiricu (1591, NEN); Ibiriçu (1349-53, NEN); Iuiricu (1090, NEN); Iuirizu (1087, NEN), Iviricu (1239-52, NEN); Yuiricu, Yviricu (1278, 1279, 1366, NEN).
(Mikel Belasko; 1999: pp. 233)."
Badago aukera bat, Dornaku toponimoan bezala, aro erromatarreko antroponimo bat erabilia izatea, eta hori Ibericus edo Hibericus izan liteke, homonimia ia osoa izango lukete. Heikki Solin eta Olli Salomies ikertzaileeen Repertorium nominum gentilium et cognominum Latinorum liburuan bildutakoak biak, Hibericus 342. orrialdean eta Ibericus 344. orrialdean.
Aldaketa bakarra, bigarren silabako bokalaren asimilazioa: i-e-i > i-i-i, blog honetako hainbat toponimotan ere gertatu dena, adibidez, Mikilikorta toponimoan.
Ibiriku litzateke antroponimo oso zahar baten aztarren toponimiko bat, antroponimoa aspaldia desagertu zen baina sortu zuen toponimoa gure egunetara heldu da.