Mikilikorta Mendaroko eta Elgoibarko toponimoa da, baita honen toponimo eratorria den Mikilikortako iturria ere. Lekuko zaharrik ez izan arren, toponimoari azterketa etimologiko egokia egin dakioke.
Toponimoak bi zati lituzke, Mikili- eta korta. Lehenengo zatia ezezaguna litzateke dagoen bezala, baina kontuan izanik toponimo sortu zenetik egungo egunera arte aldaketak gertatu direla, oinarria Mikele izan liteke. Aldaketa bokalikoak gertatuko ziren, asimilazioak: i-e-e > i-i-i. Horrela, *Mikelekorta jatorrizko aldaera izango zen.
Aldaketa hori beste toponimo batean gertatuko zen, blog honetan aztertutako Mitxiliburua toponimoan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario