Jamotenea zen Hondarribiko baserri bat. Toponimo honen lekukoak Onomasticon 23: Hondarribiko toponimia liburukoak dira, 439-440. orrialdeetakoak:
"Jamotenea
Kontzeptua: Baserria
Iturriak: 1639: Jamotenea Aktak 35 (24. or.)
1762: Jamotenea E-7-I-69-16 (1. or.)
1857: Jamotenéa Nomen. (43. or.)
1867: jamotenea Reg. 6 (72. or.)
1897: Jamotenea C-5-II-7-4
1931: Jamotenea Reg. 45 (23. or.)
1945: Famotenea (124. or.)/ Jamotenea (293. or.) Amil.
1951: Ja(m)otanea/ Ja(m)otonea (42. or.)/ Amotenea (69. or.) Amil
1952: Pamotenea Reg. 51 (239. or.)
1986: Jamotenea Ond. (156. or.)
Ebakera: 1992: Jamotenea Simon Zunzundegi
1992: Jamotenia Jose Ezeiza
1992: Famotenea Fermin Darceles
1992: Famotenia Florentina Bengoetxea
1992: Famotenea Eustaquio Sagarzazu
1992: Jamotenia Faustino Gonzalez
1992: Famotenia Francisco Eizagirre
1992: Jamotenea Marcos Anzisar
Kokagunea: 41.50.1
Oharrak: “Desaparecidos o en ruinas... en el año 1981” Por. VIII (536. or.). Hondarribian Jamotenea > Famotenea ebakitzen dute. Era berean: Fakin < Joakin, edo fan < joan."
Baserri izenetan ohikoa da oinarrian antroponimo bat agertzea. Eta hori Jamot litzateke, Erdi Aroko Hondarribi inguruko onomastikan badena, liburua Documentación medieval de los archivos municipales de Pasaia y Lezo (1361-1520): Jamot de Lezo, 117. agiria, 1520. urtea. Hurrengo agirian pertsona bera agertzen da, baina testua, erromantzez izan beharrean, latinez dago, eta horrela agertzen da: Jacobum de Lezo, 118. agiria, 1520. urtea. Hala izanik, garai hartan bazekien Jamot eta Jakobe izen bera zela. Jamot litzateke bilakaera baten azken urratsa, aurrekoa Jaumot izango zen, agiri bilduma berean ere badagoena: Jaumot de Alen, 21. agiria, 1458. urtea. Jaumot izena Jaume 'Jakobe' + -ot atzizki hipokoristikoaz osaturik litzateke. Jatorria iparragorantz bilatu beharra dago, beharbada gaskoieran.
Laburtuz, Jamot, Jakobe-ren hipokoristikoa oinarria litzateke eta bukaeran -(r)en + -a. *Jamotena ez izatea erraz azaltzen da, toponimoa deklinatzerakoan tarteko /e/ jarri beharra zegoela eta azkenean finkatu zen: Jamoten-e-ra, Jamoten-e-tik, Jamoten-e-an. Fenomeno bera gertatu zitzaien hemen aztertutako beste toponio batzuei: Txabalonia edo Tizunenea toponimoei.
Mostrando entradas con la etiqueta Jakobe. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Jakobe. Mostrar todas las entradas
martes, 3 de julio de 2018
Jakobetxe toponimoa
Errigoitiko toponimoa zen, baina dirudienez ez da gure egunetaraino iritsi. Ezagunak diren bi aipamenak XVIII. mendekoak dira, Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburutik hartuak:
"JAKOBETXE
Jacobeche [N, TO]
Jacobeche (la casa de), Rigoitia, a.1796, FogVizcayaMs.
Jacobeeche (la caseria de), Rigoitia, a.1745, FogVizcayaMs".
Toponimoak duen egitura nahiko gardena da, batez ere 1745. urteko lekukoan, non egitura erabat gardena den, bi bokalak batu gabe: Jakobe + etxe. Lehenengo elementua Jakobe antroponimoa da, euskal lurretan ezaguna, Jakube eta Jakue aldaerekin batera. Izena horrela azaldu zuen Mitxelenak, bere Nombres vascos de persona lanean:
"Jakobe, Jakue Jacobo, Santiago: «sanctum Iacobum uocant Jaona domne Jacue» Guía del peregrino de Santiago (s. XII), Jacue bichia, Jacue dorbaiz, etc. Rolde 1366, Iondone Iacue Apostolua Axular 252; Isasti 472 llama Jacue de Astigar a la misma persona a quien en 213 llama Jacobo (ms. Jacobe). Jacue apellido corriente en Nav. Iondoné Iakhubé Apostoliac (activo), Ioandoné iakhubek (id.) Tartas 27 y 170, Jaun Done Jakobe Duv. Leiç. y Haraneder dicen Iaques, Etchahun Sen Jakan «en Santiago (de Compostela)»".
Beraz, Jakobe oinarria eta etxe bigarren elementua. Aipagarria da etxe izena erabiltzea, PI (Pertsona Izena) + etxe egitura ez delako batere ohikoa, gehienetan atzizkiak erabiliz adierazten da jabetza, cf. Txabalonia, edo Tizunenea. Edo -tegi, Telutegi toponimoa bezala.

Suscribirse a:
Entradas (Atom)