Jamotenea zen Hondarribiko baserri bat. Toponimo honen lekukoak Onomasticon 23: Hondarribiko toponimia liburukoak dira, 439-440. orrialdeetakoak:
"Jamotenea
Kontzeptua: Baserria
Iturriak: 1639: Jamotenea Aktak 35 (24. or.)
1762: Jamotenea E-7-I-69-16 (1. or.)
1857: Jamotenéa Nomen. (43. or.)
1867: jamotenea Reg. 6 (72. or.)
1897: Jamotenea C-5-II-7-4
1931: Jamotenea Reg. 45 (23. or.)
1945: Famotenea (124. or.)/ Jamotenea (293. or.) Amil.
1951: Ja(m)otanea/ Ja(m)otonea (42. or.)/ Amotenea (69. or.) Amil
1952: Pamotenea Reg. 51 (239. or.)
1986: Jamotenea Ond. (156. or.)
Ebakera: 1992: Jamotenea Simon Zunzundegi
1992: Jamotenia Jose Ezeiza
1992: Famotenea Fermin Darceles
1992: Famotenia Florentina Bengoetxea
1992: Famotenea Eustaquio Sagarzazu
1992: Jamotenia Faustino Gonzalez
1992: Famotenia Francisco Eizagirre
1992: Jamotenea Marcos Anzisar
Kokagunea: 41.50.1
Oharrak: “Desaparecidos o en ruinas... en el año 1981” Por. VIII (536. or.). Hondarribian Jamotenea > Famotenea ebakitzen dute. Era berean: Fakin < Joakin, edo fan < joan."
Baserri izenetan ohikoa da oinarrian antroponimo bat agertzea. Eta hori Jamot litzateke, Erdi Aroko Hondarribi inguruko onomastikan badena, liburua Documentación medieval de los archivos municipales de Pasaia y Lezo (1361-1520): Jamot de Lezo, 117. agiria, 1520. urtea. Hurrengo agirian pertsona bera agertzen da, baina testua, erromantzez izan beharrean, latinez dago, eta horrela agertzen da: Jacobum de Lezo, 118. agiria, 1520. urtea. Hala izanik, garai hartan bazekien Jamot eta Jakobe izen bera zela. Jamot litzateke bilakaera baten azken urratsa, aurrekoa Jaumot izango zen, agiri bilduma berean ere badagoena: Jaumot de Alen, 21. agiria, 1458. urtea. Jaumot izena Jaume 'Jakobe' + -ot atzizki hipokoristikoaz osaturik litzateke. Jatorria iparragorantz bilatu beharra dago, beharbada gaskoieran.
Laburtuz, Jamot, Jakobe-ren hipokoristikoa oinarria litzateke eta bukaeran -(r)en + -a. *Jamotena ez izatea erraz azaltzen da, toponimoa deklinatzerakoan tarteko /e/ jarri beharra zegoela eta azkenean finkatu zen: Jamoten-e-ra, Jamoten-e-tik, Jamoten-e-an. Fenomeno bera gertatu zitzaien hemen aztertutako beste toponio batzuei: Txabalonia edo Tizunenea toponimoei.
No hay comentarios:
Publicar un comentario