Mostrando entradas con la etiqueta Kristobal. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Kristobal. Mostrar todas las entradas

lunes, 16 de marzo de 2026

Kristobaregaña toponimoa

 Arabako toponimo zahar honen lekuko bakarra dago, XVI. mendekoa, Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan aurkitua:

CRISTOBAREGAÑA, 1548, término de la mojonera de Elburgo.
Toponimo zaharra bada ere, gardena da, hiru elementu ditu, bukaeran artikulua, aurrerago gain izena eta azkenik, interesgarriena oinarria da, Kristobare antroponimoa dagoelako:
Kristobare
Cristóbal (gaztelania), Christophe (frantsesa)

Greziar jatorriko Christophoros ('Kristo daramana') izenetik. Kondairak dioenez, Kristobalek jaun indartsu baten zerbitzari izan nahi zuen. Erromako enperadorea eta deabrua zerbitzatu ondoren jendea ibaian zehar garraiatzen ibili zen, Jainkoa zerbitzatu nahiz. Azkenean Jesus bera agertu zitzaion, haur itxuran, eta hau ere ugaldean zehar garraiatu. Honi zor zaio izena. Gidarien patroia da. Santuaren eguna ekainaren 10ean da. Aldaerak: Kostobare, Kostobaro eta Kristobal.
Hau da Kristobal ezagunagoaren aldaera, Kristobalsoro toponimokoa, adibidez. Kristobare aldaeraraino heltzeko bi urrats beharrezkoak genituzke, Kristobal izenetik abiatuz: Kristobal > *Kristobale > Kristobare. Dirudienez, ez da jaso EODAren orrian Kristobareren lekuko zaharrik baina aztergai izan denaren toponimoak erakusten du XVI. mendean edo lehenago Kristobare izan zela, lekuko toponimikoa bada ere.

viernes, 13 de marzo de 2026

Kristobalsoro toponimoa

 Arabako toponimo honen lekuko bakarra dago Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan:

CRISTOBALSORO, término de la mojonera de Alzania.
Lekuko hori XX. mendearen erdialdekoa izan daiteke baina, hala ere, erabat gardena da, bi elementuak aldaketarik gabe daudelako, alde batetik Kristobal antroponimoa eta bestetik, soro izen arrunta. Kristobal antroponimo gizonezkoa ezaguna da eta toponimian aztarrena utzi du, Kristobaletxea toponimoa esaterako. Kostobal toponimoaren sarreran informaizo gehiago antroponimo honetaz.

viernes, 26 de diciembre de 2025

Kristobaletxea toponimoa

 Kristobaletxea da Errigoitiko baserri bat. XX. mende bukaerako lekuko bat dago, egungoa bezalatsukoa. Toponimoan aldaketa ezezagunik gertatu ez bada, egitura oso argia du, bukaeran artikulua, aurrerago etxe izen arrunta eta oinarrian Kristobal antroponimoa, honetaz informazio gehiago dago Kostobal toponimoaren sarreran.

lunes, 22 de diciembre de 2025

Kristobaldegi toponimoa

 Kristobaldegi da Donostiako bi baserriren izena, bat desagertua. Lekuko gehiago eta bat nahiko zaharra daude Donostiako toponimia bilketa lanean:

KRISTOBALDEGI: Cristobaldegui (1627, manzanales y lagar llamados, T.M., 453 orr.), Cristobaldegui (1841, casa, D.U.A.-B-10-II-362-2), Cristobaldegui (1860, D.U.A.-D-7-1-P.), Cristobáldegui, y su capilla (40) (1862, casa, D.U.A.-D-7-1-1), Cristobaldegui (1864, Casa de labor, N.P.G., 65 orr.), Cristobaldegui (1900, casa de campo, S.S.XIX, 47 orr.); Kristobaldegi, Kristobaldei (1989, D.U.T.B.). 64-14-2, m.
Toponimoa ez da aldatu azken 400 urteetan eta mende hauetan izena gorde du, analizatzeko zaila ez dena. Toponimoak bi elementu izango zituen, bukaeran -tegi atzizkia, alboko baten ondoren egoteagatik hasierako herskaria ahostundu dela. Oinarrian antroponimo bat dago, Kristobal, Kostobal toponimoaren sarreran informazio gehiago izen horretaz.

Kristobalena toponimoa

 Kristobalena da Erandioko baserri bat, baita ere Bermeoko baserri bat. Azkenik, Kristobalenea da Legazpiko etxe bat.
Erandioko baserriaren lekuko zaharrenak daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburuan:

Cristobalena [N, TO]
Christobalena (la casa de), Erandio, a.1704, FogVizcayaMs.
Christobalena (la caseria de) [Martiartu y Vgarte (varrio de)], Erandio, a.1745, FogVizcayaMs.


Cristobalena [N, NO]
Christobalena (M(a)r(ti)n de) [Christobalena (la caseria de)] [Martiartu y Vgarte (varrio de)], Erandio, a.1745, FogVizcayaMs.
Hondarribian ere izan zen Kristobalena baserria, horrela agertzen da XX. mendeko bigarren erdialdeko lekuko batean, Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa liburukoa:
AITONAUNDIA (KRISTOBALENA) (transf. en casa de campo) Akartegi ballara, Hondarribia
Hondarribiko toponimia liburuan ere agertzen da, eta aurreko iturrian aipatu bezala, izen nagusia Aitonandi da baina 1986. urtean izen bikoitza du, 57. or.:
Aitonaundia (Kristobalena) Ond. (152. or.)
Toponimoen analisiak ez du zailtasunik, bukaeran genitiboa eta artikulua daude eta oinarrian Kristobal antroponimoa, Kostobal toponimoaren sarreran informazio gehiago izen horretaz.

viernes, 19 de diciembre de 2025

Kostobal toponimoa

 Kostobal izan zen Arrasateko baserri bat, egun desagertua baina bere aipamena duela hamarkada batzuk bizirik zegoen, XX. mendeko bigarren erdialdean, Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa liburuan aipatua:

KOSTOBAL (col.) Mietz erreka auzoa (Barrio de veneras), Arrasate
Arrasateko toponimia liburuan lekuko zaharragoak daude, XVII. mendetik hasi eta XX. mendearen arte, 232. or.:

Toponimoaren etimologia emateko ezinbestekoa da A. Irigoienen Pertsona izenak euskaraz nola eman liburuko aipua, 81.-82. or.: 
Oin-oharrean adierazten digute Kostobal aldaera ere bazela Kristobal ezagunagoaren aldaera, euskal eta erdal izenen artekotzat hartu ahal dela.