Arabako toponimo honen lekuko bakarra dago Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan:
CRISTOBALSORO, término de la mojonera de Alzania.Lekuko hori XX. mendearen erdialdekoa izan daiteke baina, hala ere, erabat gardena da, bi elementuak aldaketarik gabe daudelako, alde batetik Kristobal antroponimoa eta bestetik, soro izen arrunta. Kristobal antroponimo gizonezkoa ezaguna da eta toponimian aztarrena utzi du, Kristobaletxea toponimoa esaterako. Kostobal toponimoaren sarreran informaizo gehiago antroponimo honetaz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario