lunes, 22 de diciembre de 2025

Kristobalena toponimoa

 Kristobalena da Erandioko baserri bat, baita ere Bermeoko baserri bat. Azkenik, Kristobalenea da Legazpiko etxe bat.
Erandiko baserriaren lekuko zaharrenak daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburuan:

Cristobalena [N, TO]
Christobalena (la casa de), Erandio, a.1704, FogVizcayaMs.
Christobalena (la caseria de) [Martiartu y Vgarte (varrio de)], Erandio, a.1745, FogVizcayaMs.


Cristobalena [N, NO]
Christobalena (M(a)r(ti)n de) [Christobalena (la caseria de)] [Martiartu y Vgarte (varrio de)], Erandio, a.1745, FogVizcayaMs.
Hondarribian ere izan zen Kristobalena baserria, horrela agertzen da XX. mendeko bigarren erdialdeko lekuko batean, Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa liburukoa:
AITONAUNDIA (KRISTOBALENA) (transf. en casa de campo) Akartegi ballara, Hondarribia
Hondarribiko toponimia liburuan ere agertzen da, eta aurreko iturrian aipatu bezala, izen nagusia Aitonandi da baina 1986. urtean izen bikoitza du, 57. or.:
Aitonaundia (Kristobalena) Ond. (152. or.)
Toponimoen analisiak ez du zailtasunik, bukaeran genitiboa eta artikulua daude eta oinarrian Kristobal antroponimoa, Kostobal toponimoaren sarreran informazio gehiago izen horretaz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario