Mostrando entradas con la etiqueta Larriti. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Larriti. Mostrar todas las entradas

lunes, 27 de julio de 2026

Larretin toponimoa

 Larretin da Zizurkilgo baserri bat. XX. mendeko lekuko bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa liburuan:

LARTIN (prop.)
Zizurkilgo baserriak liburuan informazio ugari dago, 219.-222. orrialdeetan. Hasieran informazio etimologikoa eta lekukotza ematen dute, laburki bada ere:
Etimologia
Ez dago oso garbi izenaren jatorria zein den, agian erroa larre (zelai, belardi) izan daiteke. Hainbat modutara agertzen da aipatuta: Larritayn (1475); Larriten (1618); Larritin (1877). Herrian ezaguna da Lartin izenaz ere.
Lekuko hauetaz gain, bilaketa egin da Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta XVI. mendearen erdialdetik lekukoak eskuratu dira:

Lekukotzarekin bukatzeko, XV. mendeko beste lekuko bat dago Iago Irixoaren Pasaia: orígenes liburuan, 29. or.: Jaumot de Larritain, 1497. urtekoa.
Aldaera batzuk dituen arren, jatorrizkoa Larritain litzateke eta beste guztiak, izen horretatik sortutakoak: Larriten, Larritin, Larretin eta Lartin.
Etimologian sartuz, oinarria ezin izan larre, lekuko zaharrenetako bigarren bokala /i/ delako, gainera, azaldu gabe geratzen da azken zatia. Sarrera honetan beste zerbait proposatuko dugu, bukaeran -ain atzizkia dago, nahiko ugaria Nafarroa aldean, nahiz eta beste lurraldeetan ere aurkitu ahal. Oinarrian antroponimo bat izan ohi da eta egokiena Larriti litzateke. Erdi Aroan antroponimo ez oso zabaldua zen baina lekuko gutxi batzuk utzi ditu, Larritizabal toponimoa bezala, blog honetan aztertua. Azken hau Errioxakoa zen eta Gipuzkoan ere ezaguna izan zen, Larretin toponimoa lekuko.

martes, 20 de febrero de 2018

*Larritizabal toponimoa

Alfonso Irigoienen "Las metátesis consonánticas de Larristar / Ral(l)istar, Larriti / Ralliti(z), y la voz vasca de Álava errexal 'árbol'" izenburuko lanean Larriti antroponimoa aipatzen da, zenbait hitzetako metatesi adibideren artean:  "Existe tambien el antropónimo Larriti (944, Albelda, doc. 10), por una parte, y Monnio Rallitiz (959, San Millán, ed. Ubieto, doc. 84), en forma de patronímico y con metátesis de consonantes, por otra".
Oso gutxi dira antroponimo horren aztarrenak, eta dirudienez, Irigoienek paragrafo labur honetan guztiak batu zituen.
Baina bada toponimo bat, Errioxako Pazuengos herrirako, duela milurtea jasoa: la vacariza de la Ritizaval, 1074. urte ingurukoa, 19. agiria, liburua Colección Documental de Santa María la Real de Nájera. Tomo I (siglos X-XIV). Dirudienez, toponimoa berranalizatu eta lehenengo silaba gaztelaniaren artikulutzat hartu eta banaketa egin zuten, la Ritizaval, eta beharbada hau litzateke berranalisi  mota honen lehenengo adibidea.
Beraz, toponimoa osatu ondoren *Larritizabal bezala geratuko zen, eta analisia eginez: Larriti antroponimoa, lehen aipatua eta zabal, adjektiboa izan daitekeena baian oraingoan izen bezala erabilia, 'leku zabala' esanahiarekin.
Larriti izena gogoan izanik, toponimo baten etimologia argitu da eta aspaldian galdutako antroponimo baten lekuko urriei beste lekuko bat gehitu diogu.

P. D. Eguneraketa, 2018-03-27:
Orpustanek *Larritizabal toponimoari buruz idatzitakoa iruzkina honako sarreran.