Mostrando entradas con la etiqueta Marto. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Marto. Mostrar todas las entradas

lunes, 20 de abril de 2026

Martagaztiñadi eta Martagaztiñari toponimoak

 Martagaztiñadi da Ataungo toponimo bat:

Martagaztiñadi
Marta gaztinadi: (= castañal de Marto). 1758 “castañal llamado Marto gaztanadi”. 1789 “castaños en “Marto”. En el siglo XVII perteneció a Marto o Bartolome Aramburu de Arbeldi.
    Izaera: gaztainadia
    Kokalekua: Santiturri
    Erreferentzia: 20. karp. 001. zk. 7871 erreg.
 Martagaztinariko errekea da Ataungo beste toponimo bat, aurrekotik sortua:
Martagaztiñariko errekea
Lomardabi erreka o Martagaztinariko errekea: (= regata de Lomardabide). (=la regata del castañal de Marta).
    Izaera: erreka
    Kokalekua: Saratxamendi
    Erreferentzia: 21. karp. 313. zk. 8538 erreg.

Blog honetan beste toponimo oso antzeko bat dago, Martogaztañeta, Zeanurikoa. Azken honetarako eman zen azalbidean Marto antroponimoa zegoen, Marta ezagunaren gizonezko aldaera. Baina Ataungo toponimoaren lekuko zaharrenetan Marto zen Bartolomeren aldaera, biltzailearen arabera. Marto 
eta Martogana toponimoen sarreran XVI. mendeko Marto antroponimoaren lekuko ugari daude, baina bere jatorriari buruzko zalantza geratzen da.

viernes, 26 de enero de 2024

Martonea toponimoa

 Martonea da Amezketako etxe bat. Lekuko zaharrik ez dago eta hemen aurkeztuko den etimologia egin da dagoen lekukotza urriarekin. Lekuko zaharragoak agertuz gero, etimologia sendotu liteke edo ezeztatu.
Toponimo honen bukaera aldean bi elementu daude, -(r)en eta -a, artikulua. Azaltzeko geratzen dena, Marto, antroponimo bat da. Marto eta Martogana toponimoen sarreran Marto antroponimoaz azalpen labur bat dago eta XVI. mendeko lekuko batzuk.
Martonea toponimoaren elementu berberak daude Martoena eta Martorena toponimoetan. Beraz, Marto + -(r)en + -a egituratik hiru dira sortutako toponimoak: Martoena, Martonea eta Martorena.

miércoles, 5 de enero de 2022

Martosagasti toponimoa

 Martosagasti behin agertzen da, lekuko bakarra Arrasateko toponimia liburuan dago:

 Lekuko hau litzateke Marto antroponimoaren lekuko zaharrena, 1466. urtekoa delako. Toponimo honek erakusten du Arrasaten antroponimo erabilia izan zela, Martokoa, Martorena eta Martosagasti toponimoen oinarria delako. Marto ez da oso izen ezaguna baina Euskal Herrian erabilia izan zen garai batean, antroponimo honetaz informazio gehiago Marto eta Martogana toponimoen sarreran.

jueves, 23 de diciembre de 2021

Martokoa toponimoa

 Arrasateko etxe hau XVIII. mendetik ezaguna da. Arrasateko toponimia liburuan daude lekuko zahar eta berriak:

Toponimoak ez du aldaera handirik ezagutu, Marticoa (1830) eta Martacua (1930) aipagarriak dira. Bietan oinarria aldatu da, izen ezagunagoen alde, Martiko eta Marta, hurrenez hurren. Lekuko zaharrek erakusten dute izena Martokoa zela, /u/ bokala normala da, disimilazioak eraginda, oa > ua, cf. goxo + -a > goxoa > goxua, eta abar.
Toponimoaren oinarria Marto antroponimoa da, ondoren -ko eta -a. Marto ez da oso izen ezaguna baina Euskal Herrian erabilia izan zen garai batean, antroponimo honetaz informazio gehiago Marto eta Martogana toponimoen sarreran.

lunes, 20 de diciembre de 2021

Martogaztañeta toponimoa

 Martogaztañeta Zeanuriko basoa da. Lekuko zaharrik ez dago, baina aldaketa ezezagunik gertatu ez bada, toponimoak ez du zailtasun berezirik analisia egiteko.
Toponimoak hiru elementu lituzke, Marto antroponimoa, gaztaina zuhaitz izena eta, azkenik, -eta atzizkia. Marto ez da oso izen ezaguna baina Euskal Herrian erabilia izan zen garai batean eta ziurrenik garai oparoena XVI. mendea izan zen. Marto eta Martogana toponimoen sarreran antroponimo honetaz informazio gehiago.

jueves, 9 de diciembre de 2021

Martoena eta Martorena toponimoak

 Martoena izeneko baserriak daude Nabarnizen, Bizkaian, eta Aramaion, Araban.
Martorena toponimoa Arrasateko toponimia liburuan dago, lekuko bakarra da, XIX. mende hasierakoa:

Toponimo hauek egitura bera dute, Marto antroponimoa eta -(r)en + -a, jabetasuna adieraztekoak, ohikoak etxe izenetan. Marto antroponimoa ezaguna izan zen Euskal Herrian, Erdi Aroaren bukaeran. Marto eta Martogana toponimoen sarreran Marto antroponimoaz azalpen labur bat eta XVI. mendeko lekuko batzuk daude.
 

miércoles, 1 de diciembre de 2021

Marto eta Martogana toponimoak

 Marto da Arrietako baserri baten izena. Arrietan bertan dago Martogana tontorra.
Lekuko zaharrik ez badago ere, bi toponimoak erraz analizatzekoak dira, jakinik aspaldian izan zela Marto antroponimoa, nahiz eta egun ezezaguna izan. Marto izenaren lekukoak jaso dira Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak, XVI. mendetik hona jasoak eta horien bitartez Marto antroponimoaren lekukoak bildu dira:


 Ikus daitekeenez, lekukoak Gipuzkoaren sartaldekoak dira, eta ziurrenik handik hedatuko ziren, ingurune hori delako agerpen gehienak biltzen dituena. Marto baserrian izen bereko antroponimoa dago, besterik gehitu gabe. Martogana izenean, Marto + gan 'gain' + -a dago, eta tontorra izanik, beste askotan bezala, izena eta izana loturik daude.
Dirudienez, antroponimo honen jatorria Marta izenean dago, Martanea toponimoa utzi duena euskal toponimian. Marta izena emakumezkoa bazen, Marto gizonezkoa izan zen.