miércoles, 1 de diciembre de 2021

Marto eta Martogana toponimoak

 Marto da Arrietako baserri baten izena. Arrietan bertan dago Martogana tontorra.
Lekuko zaharrik ez badago ere, bi toponimoak erraz analizatzekoak dira, jakinik aspaldian izan zela Marto antroponimoa, nahiz eta egun ezezaguna izan. Marto izenaren lekukoak jaso dira Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak, XVI. mendetik hona jasoak eta horien bitartez Marto antroponimoaren lekukoak bildu dira:


 Ikus daitekeenez, lekukoak Gipuzkoaren sartaldekoak dira, eta ziurrenik handik hedatuko ziren, ingurune hori delako agerpen gehienak biltzen dituena. Marto baserrian izen bereko antroponimoa dago, besterik gehitu gabe. Martogana izenean, Marto + gan 'gain' + -a dago, eta tontorra izanik, beste askotan bezala, izena eta izana loturik daude.
Dirudienez, antroponimo honen jatorria Marta izenean dago, Martanea toponimoa utzi duena euskal toponimian. Marta izena emakumezkoa bazen, Marto gizonezkoa izan zen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario