Guzaraeta, 1562Lehenengo bi lekukoek 1562. urteko data badute ere, 1738. urteko auzi batekoak dira, eta beraz, ziurrenik agiri zaharren kopia egin zutenean hainbat akats gertatuko ziren, horrexegatik geroagoko lekukoekiko ezberdintasunak. Bigarren lekukoan, adibidez, lehenengo /a/ gaizki irakurri zuten eta bere ordez <z> jarri zuten.
Guezurzeta, 1562
Gezuraeta, 1691
Gezureta, 1691
Nahiz eta lekukoak urriak izan, badago ziurtasun nahikoa uste izateko toponimoa Gezuraeta zela, eta, beharbada azken lekukoan ae > e bokal fusioa gertatu zen eta Gezureta bezala geratu zen. Dena den, geroko lekukorik ez dago eta ezin jakin bilakaera horrek iraun zuen edo gutxira, toponimoa desagertu zen.
Toponimo honek bi zati lituzke, *gezura hitza, gerora geruza bezala ezaguna, eta, horri erantsia, -eta atzizkia.
Gezuraga toponimoa aztertzean *gezura > geruza bilakaeraz aritu gara, baita bere jatorria dena, latinaren mailegua delako.
No hay comentarios:
Publicar un comentario