Gorlizko toponimoei buruzko informazio ugari bada Gorlizko toponimia izeneko ikerketa lanean, 307-311. orrialdeetan. Lekuko zahar batzuk, XVIII. mendetik hona: Gusurmendy (1792), Guzurmendi (1796)... Txistukariaren agerpen grafikoaz gain, ez dago bestelako aldaerarik.
Etimologia ere ematen dute, honakoa jarriz:
Aparentemente significaría 'monte de las mentiras', de la variante occidental guzur 'mentira' (estándar gezur) a la que se añade el sustantivo mendi 'montaña'. Sin embargo, el significado no nos parece adecuado para denominar un lugar de estas características, por lo que creemos más plausible relacionarlo, como hace Mitxelena (Apellidos vascos, 277), con gezur 'agua de mar, salitre', emparentado con gesal 'salitre' y ur 'agua'. Dice además: "Aizquibel señala también la existencia de un ap[ellido] Guezurmendi que difícilmente pudo significar como él quiere 'monte de embustes' ".Egia da gezurmendi izena badela, Orotariko Euskal Hiztegiaren sarrera:
También creemos que es más lógica la hipótesis de Mitxelena, de modo que el significado sería 'monte del salitre', seguramente en referencia a su posición frente a la bahía y playa de Gorliz. Como hemos dicho más arriba, al menos en su acepción de 'mentira', la asimilación vocálica gezur > guzur es tradicional en el euskera occidental, por lo que no modificamos la grafía.
gezurmendi.
guzurmendi.
Mentidero.
Eta kalera joan zan arratsaldean, erriko guzurmendietan ea ezer albista barririk entzuten ebanentz. Erkiag BatB 99.
Baina bada beste azalpen etimologiko bat, Mitxelenaren *gezur ezezagunaren beharrik gabe. Gezuraga eta Gezuraeta toponimoetan geruza hitz ezagunaren aldaera zaharragoa, *gezura, oinarri bezala dagoela proposatu dugu. Hitza mailegua litzateke, latin zaharretik hartua, Gezuraga izenean informazio gehiago badago. Orduan bilakaera hauxe izango zen: *gezura + mendi > *Gezurmendi > Guzurmendi. Hiru silabako hitzetan, eratorpenean azkeneko bokala galdu ohi dute: itsas- 'itsaso' + argi > itsasargi. Aldaketa hori gertatu eta *Gezurmendi sortuko zen. Urteak joan eta hitz zaharra galdu eta hasierako zatia berrinterpretatu zuten, eta gezur hitzarekin identifikatu. Gero hitza bizkaieraz aldatu zenean, bokal asimilazioaz bi bokal berdindu ziren eta berdin gertatuko zitzaion toponimoari, Guzurmendi aldaera hartu eta horrela geratu da, azkeneko bi mendeetan, gutxienez.
Eguneraketa (2021-07-02):
Sarrera honetan aipatua izan da Gezurmendi toponimoa bazela, nahiz eta lekukorik ez eman. Baina gutxienez badago Erdi Aroko lekuko bat, Documentación medieval del Archivo Municipal de Azkoitia (m.s. XIII-1500) liburuan badago. Toponimoa agertzen da gizon baten izena ematean, baina ezin jakin Gezurmendi toponimoaren kokapena: Lope de Gueçurmendi, 1413. urtea, 21. agiria.
Beharbada, liburuko agiriak Azkoitikoak direnez, lekukoa (eta toponimoa) herri honetakoa zen edo inguruko herrietakoa, baina ziurtasunik ez dago, oraingoz. Beraz, ez da ezinezkoa Gorlizko toponimoaren aipamena izatea, baina inolako ziurtasunik ere ez dago.
No hay comentarios:
Publicar un comentario