Bi toponimo hauek Arrasatekoak ziren, bi lekukoren bitartez ezagunak dira, Arrasateko toponimia liburutik jasoak, 435. or.:
Bi toponimoen oinarrian izen bera dago, serore, eta azken elementuak askoz ezagunagoak dira, erreka eta sagasti. Serore da serora izenaren aldaera arkaikoa.Serora hitzaren sarreran blog honetan aztertua izan da eta bere jatorria, latinetik, aipatua. Sarrera horretan 1527. urteko lekuko bat erakutsi izan zen, baina Arrasateko toponimoek lekuko hori lehenago eraman dute serora izenaren lehenengo agerpena, 52 urtetan, hain zuzen.
Laburtuz, bi toponimo horiek, serora izenaren agerpen data aurreratu dute, serore aldaeraren bitartez.
No hay comentarios:
Publicar un comentario