jueves, 16 de julio de 2026

Amandre eta Amandresolo toponimoak

 Galdakaoko toponimo hauen lekukotza guztia Relación toponímica general de Galdácano lanetik jasoa da:

Amandre: Heredad de Elejalde.
Amandre-Solo: Heredades en Bidorreta, Ibarluce y Elejalde (loc. dif.).
Toponimoetan bi hitz daude, bigarrenean solo hitza, soro hedatuagoaren aldaera eta beste hitza amandre da, hainbat adiera dituena:
amandre.
1. (R), ama andre, amandere (R-is), ama andere Ref.: EI 56; ContR 515; Iz R 283, 297 y 301. .
Madre, señora madre. (Frecuentemente ref. a la Virgen). "Amanderia, badakia? (R-is). Madre, ¿ya lo sabe?" Iz R 301. "Amandréa, zéren erraitan du gaiski? (R-uzt), madre, ¿porqué me riñe?" Ib. 297. "Amandréa, xin bedi láguntra (R-uzt), madre, venga a ayudar (dei egiteko esaten omen da amandréa)" Ib. 283. Cf. Izeba andrea (AN-5vill). Cf. aitajaun. Tr. Exceptuando algunas canciones populares y las expresiones como eguzki amandre oilargi amandre, son pocos los ejs. del s. XX (KIkG (18 ama andre ), Orixe (Eus 116), S. Mitxelena, Erkiaga (Arran 173 ama andre )).
[...]
2. (V, G, AN; Mic 5r, Añ (V), VocB ), amandria (V-gip) Ref.: A; A Apend; EI 382; Iz UrrAnz, ArOñ (amandria bat), IzG; Echaide Nav 218; Etxba Eib; EAEL 356; Elexp Berg .
Abuela. "Amándria bat, iru amándria, una, tres abuelas" Iz ArOñ. "Abuela. Gure amandria, Irustanekua" Etxba Eib. "Mugagabean, amandre nahiz amandria" Elexp Berg. v. 1 amama, 1 amona. Tr. Documentado en textos guipuzcoanos y vizcaínos de los ss. XIX y XX.
[...]
3. (G-azp-bet; Añ (G)) Ref.: EI 352; Garbiz Lezo 306 .
Madrina. (Empleado por Arrue CDoc 90 y 91 ap. Zait EG 1958, 390).
[...]
4. (V-arr ap. A Apend).
Suegra.
Lau adieretatik agian bigarrena da aukera gehien dituena, batez ere egungo sartaldeko euskaran bizirik dagoelako. Bide batez, hitz elkartu honetan andre hitza dago eta ez andra, sartaldeko euskaran hitz honen aldaera ohikoa.

lunes, 13 de julio de 2026

Amaiturriaga toponimoa

 Galdakaoko toponimo honen lekukotza guztia Relación toponímica general de Galdácano lanetik jaso da:

Amaituria: (ver Amaiturriaga o Amaitumaga). Heredad de Arteta.
Amaiturriaga o Amaitumaga: (ver Amaituria). Monte de Basozabal.
Hiru aldaera daude, Amaituria, Amaiturriaga eta Amaitumaga. Nahiz eta bi toponimo izan, bata Artetakoa eta bestea Basozabalgoa, toponimo handiago baten zati izan zitezkeen. Izen jatorrizkotzat Amaiturriaga hartu da, Amaituria laburketa litzateke, bokalarteko belarea galdu eta bi bokalak batuko ziren. Bestela, dardarkariaren ezberdintasuna kakografia izan liteke, akats ortografiko bat. Amaitumaga geratzen da azaltzeko eta ziurrenik beste kakografia bat gertatu da, <m> hori <rri> izan zitekeen eta gaizki ulerturen bat izan eta Amaitumaga jaso zen.
Jatorrizkoa Amaiturriaga bazen, egitura argia izan dezake, ama-iturri-aga. Zalantza bakarra oinarrian dago, izan daiteke ama izen arrunta edo hamar zenbakiaren eratorpen aldaera, Amabizkar toponimoan ere izan daitekeena. Sarrera horretan Mitxelenaren aipu bat dago, toponimo honetarako ere egokia izan daitekeena. Beraz, toponimoaren egitura litzateke: (h)ama- 'hamar' + iturri + -aga. Lekukoetan aipatzen ez bada ere, etimologia zuzena bazen, inguru hartan iturri ugari izango ziren eta hori izango zen izen hori emateko arrazoia.

viernes, 10 de julio de 2026

Motxorrosoloa toponimoa

 Galdakaoko toponimo honek lekuko bakarra du, data gabea, eta horrek esan nahi du XX. mendeko bigarren erdikoa dela. Relación toponímica general de Galdácano lanean dago toponimo honen lekukoa:

Mochorro-Soloa: Heredad de Eguía.
Toponimoak, artikuluaz gain, bi elementu zituen, bukaeran solo hitza eta oinarrian motxorro dago. Euskaraz badago hitz homofono bat, motxorro:
motxorro.
" Motxorrua, el montoncito piramidal de haces de trigo (G-to)" Iz To.
Hala ere, gure ustez hor izengoiti bat dago, Motxorro toponimoan bezala. Sarrera horretan izengoiti honetaz informazio gehiago dago.

miércoles, 8 de julio de 2026

Mandaseñena toponimoa

 Galdakaoko toponimo honen lekuko bakarra dago, hala ere, nahiko zaharra da, XVIII. mendearen bukaerakoa, Relación toponímica general de Galdácano lanean dago:

Mandaseñena: 1795, cas. de Gorocibay.

Toponimoak lekuko bakarra badu ere, erraza da analizatzeko, nahiz eta aldaketa batzuk jasan. Hiru elementu izango zituen, bukaeran artikulua, aurrerago genitiboa eta oinarrian mandazain hitz elkartua. Hitzak aldaketa batzuk izan ditu baina interpretazioa ez dute eragozten. Etxe izenetan antroponimoez gain, izengoitiak ere izaten dira eta, noizbehinka, lanbide izenak, Itzaitegi toponimoan bezala.

lunes, 6 de julio de 2026

Giselangoa toponimoa

 Galdakaoko toponimo honek lekuko bakarra du, data gabea, eta horrek esan nahi du XX. mendeko bigarren erdikoa dela. Relación toponímica general de Galdácano izenburuko lanekoa da:

Guiselangoa: Parcela de tierra.
Toponimoak hiru elementu izango zituen, bukaeran artikulua, aurrerago leku genitiboa eta oinarrian gizalan hitza:
gizalan.
1. (Gc, R ap. A ).
Trabajo de hombre; trabajo humano.
[...]
2. (V-ger-ple ap. A ), gixalan.
"Peonada, trabajo que puede hacer un hombre. Se usa para medir tierras; está más en uso su variante gizelan " A. v. gizalur.
Iru gixalan yaukodaz. Laux AB 50.
Toponimoan bigarren adiera dago eta i-a > i-e bilakaera jasan du, Orotariko Euskal Hiztegian agertzen den bezala. Hitz elkartu honek oso lekukotza urria du, baina erabilera toponimikoak erakusten du XX. mendean behitzat, bizirik zegoela.

viernes, 3 de julio de 2026

Girnaldatxa toponimoa

 Galdakaoko toponimo honen lekuko bakarra dago, XVII. mende hasierakoa, Relación toponímica general de Galdácano lanean jasoa:

Guirnaldacha: 1607, ejido, zona alta de Lecubaso.
Lekuko hau, bakarra bada ere, nahiko zaharra da eta transmisioan akatsik gertatu ez bada, analizatzeko erraza da. Toponimoak hiru elementu izango zituen, bukaeran artikulua, aurrerago atx 'haitz' eta oinarrian, ezohiko hitz bat, girlanda izena:
1. (Lar (girlañda), H), girnalda (Lcc).
Guirnalda.
Baziran an lora ederrez eginiko aro edo girnaldak. Mg PAb 216. Presentatuko diozu Mariari lore izpiritualezko girlanda hori. MarIl 24. Arbola txit luze bat elizako plazatxoan lore eta girlanda askorekiñ. EE 1884b, 113. Maitetzallea samurtuten da, bai eta jantzi, / egiten deutsa larros ederdun girnaldea. AB AmaE 158. Agindu, neri ere, oitariko edozein lan; baita lora-girlandak egiteko ere. Alt LB 22. Azkeneko zatian, erdiko etxe noblea, girlandaz eta galardoaz horniturik agertuko da. Arti Tobera 262s. Laparrak eta asunak aurtiki dira, girlandak eta arkiak, zonbeit xeila zahar ere! Herr 16-6-1960, 3.

2. (Lar, Izt C 44), girnalda (Lcq 137).
"Amaranto, yerba muy olorosa" Lar. "Amaranta" Izt C 44. 
Egun orokortu den hitzean metatesi bat gertatu da, girnalda > girlanda. Toponimoan izen zaharra dago eta Orotariko Euskal Hiztegiko lekukoak kontuan hartuz, zaharrenen artean dago, bigarrena, Landucciren hiztegiaren ondotik.

miércoles, 1 de julio de 2026

Kiskurranekoa toponimoa

 Kiskurranekoa zen Errenteriako etxe baten izena, lekuko bakar batez ezaguna:

1787     Quiscurranecoa
Toponimoak elementu ugari ditu, bukaeran -ko eta artikulua eta aurrerago, genitiboa eta artikulua, hau eliditua. Normalean, etxe izenetan oinarriaren bukaeran dauden elementuak dira genitiboa eta artikulua eta beste batzuetan, -ko leku genitiboa eta artikulua, baina toponimo honetan guztiak agertzen dira, ezohikoa dena. Oinarrian kizkur hitza, ziurrenik izengoitia moduan erabilia. Orotariko Euskal Hiztegiaren arabera, Larramendiren hiztegia da hitz honen lehenengo agerpena, 1745. urtean. Toponimoa hamarkada gutxi batzuen ondorengoa eta eta beharbada, hitz honen bigarren lekukoa.
Esanahi bertsuko izengoitia Izurra izan zitekeen, Izurrategi toponimoaren oinarria.