Mostrando entradas con la etiqueta Girnaldatxa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Girnaldatxa. Mostrar todas las entradas

viernes, 3 de julio de 2026

Girnaldatxa toponimoa

 Galdakaoko toponimo honen lekuko bakarra dago, XVII. mende hasierakoa, Relación toponímica general de Galdácano lanean jasoa:

Guirnaldacha: 1607, ejido, zona alta de Lecubaso.
Lekuko hau, bakarra bada ere, nahiko zaharra da eta transmisioan akatsik gertatu ez bada, analizatzeko erraza da. Toponimoak hiru elementu izango zituen, bukaeran artikulua, aurrerago atx 'haitz' eta oinarrian, ezohiko hitz bat, girlanda izena:
1. (Lar (girlañda), H), girnalda (Lcc).
Guirnalda.
Baziran an lora ederrez eginiko aro edo girnaldak. Mg PAb 216. Presentatuko diozu Mariari lore izpiritualezko girlanda hori. MarIl 24. Arbola txit luze bat elizako plazatxoan lore eta girlanda askorekiñ. EE 1884b, 113. Maitetzallea samurtuten da, bai eta jantzi, / egiten deutsa larros ederdun girnaldea. AB AmaE 158. Agindu, neri ere, oitariko edozein lan; baita lora-girlandak egiteko ere. Alt LB 22. Azkeneko zatian, erdiko etxe noblea, girlandaz eta galardoaz horniturik agertuko da. Arti Tobera 262s. Laparrak eta asunak aurtiki dira, girlandak eta arkiak, zonbeit xeila zahar ere! Herr 16-6-1960, 3.

2. (Lar, Izt C 44), girnalda (Lcq 137).
"Amaranto, yerba muy olorosa" Lar. "Amaranta" Izt C 44. 
Egun orokortu den hitzean metatesi bat gertatu da, girnalda > girlanda. Toponimoan izen zaharra dago eta Orotariko Euskal Hiztegiko lekukoak kontuan hartuz, zaharrenen artean dago, bigarrena, Landucciren hiztegiaren ondotik.