Galdakaoko toponimo honen lekuko bakarra dago, hala ere, nahiko zaharra da, XVIII. mendearen bukaerakoa, Relación toponímica general de Galdácano lanean dago:
Mandaseñena: 1795, cas. de Gorocibay.
Toponimoak lekuko bakarra badu ere, erraza da analizatzeko, nahiz eta aldaketa batzuk jasan. Hiru elementu izango zituen, bukaeran artikulua, aurrerago genitiboa eta oinarrian mandazain hitz elkartua. Hitzak aldaketa batzuk izan ditu baina interpretazioa ez dute eragozten. Etxe izenetan antroponimoez gain, izengoitiak ere izaten dira eta, noizbehinka, lanbide izenak, Itzaitegi toponimoan bezala.