viernes, 31 de mayo de 2024

Ezkerekotxa toponimoa

 Ezkerekotxa da Arabako herri bat, Iruraitz-Gaunako udalerrikoa. Euskaltzaindiaren EODA datu basetegian informazioa dago toponimo honi buruz eta azterketa etimologikorako ezinbestekoa, lekukoak, zaharrak eta berriak, eta etimologi saio batzuk. Horrela, Ezkerekotxaren lekuko zaharrenak XIII. mendekoak lirateke:

ezcaracocha (1257)
don sancio de eçquerecocha (1275 k.)
sancho roys de esquerecocha (1320)
Azterketa etimologikoari dagokionez, aipatzekoa da P. Salaberriren Araba / Álava: los nombres de nuestros pueblos liburukoa:

Berriagoa da V. Yarzaren Notas sobre toponimia de origen romano en Álava, complementarias a la obra "Álava / Araba. Los nombres de nuestros pueblos" (2015) de P. Salaberri laneko ohar laburra:

Toponimoaren lekuko zaharrenak mende bat lehenagokoak dira, Toponimia Medieval en el País Vasco. Letras B-G liburuan jasoak:
ESCARAGOIZA, ESCHERECOZA, ESKERECOCIA. ESQUERECOCHA. A

TESTES FUERUNT [...] ET SENIOR GUNDESALUO VEILIZ DE ESCARAGOIZA ET SENIOR FORTUNIO GONSALVO DE SANCTO MARTINO.
BALPARDA: VIZCAYA Y SUS FUEROS, VOL. 2, PAG. 230, AÑO: 1105.
“DON. DE SENIOR MUNIO ALBARO”.
NOMINACION:

TESTES FUERUNT: DOMPNO URRACHA EXAMENOIZ, ET FILIO SUA DOMPNA GOTO DIDEIZ, ET SENIOR GONDESALVO VELIZ DE ESCARAGOIZA.
MARTIN DUQUE: D. M. LEIRE, VOL. 0, PAG. 315, AÑO: 1110.
“MUNIO ALBARO RECONOCE QUE SU PADRE Y SU MADRE DIERON A S. SALVADOR
DE LEIRE EL MON. DE S. MIGUEL DE RIPA”.
NOMINACION:

ET SUNT FIDIATORES GONSALVO BEILIZ DE ESCHERECOZA.
LLORENTE: NOTICIAS HISTÓRICAS, VOL. 3, PAG. 408, AÑO: 1071.
“DONACION DEL MON. DE SOLOAGA, Y DE UNOS SOLARES EN URTUPIANA”.
NOMINACION:

SENIOR BEILA GONSALVEZ DE ESKERECOCIA.
LLORENTE: NOTICIAS HISTÓRICAS, VOL. 3, PAG. 365, AÑO: 1040.
“DONACION DE UNA HERENCIA POR FORTUNIO SANCHEZ DE ALAVA EN
FAVOR DEL MON. DE SAN JUAN DE LA PEÑA DE ARAGON”.
NOMINACION:
Lekuko zaharrenetan Eskaragoiza dago, gutxira Eskerekotxa bihurtua. Aldaketa batzuk gertatu ziren, beharbada nabarmenena da azken kontsonantearena, ezaguna da Euskal Herriko sartaldean aspaldian gertatu zela itz > tx, cf. haitz : atx, haritz : aretx, beste batzuen artean. Beraz, hau ez da batere ezohikoa, beharbada deigarriena da testuan bilakaeraren aurrekoa aurkitzea, duela mende askotako aldaketa delako. Beste aldaketa bat azkenaurreko kontsonanteari dagokio, belarea ahoskabetu zelako, g > k. Hau analogiaz gertatuko zen, ziurrenik aurreko kontsonantearen eraginez: k-g > k-k. Azkenik, bokal asimilazioa izan zen eta toponimo honetan ikus daiteke nola lehenengo bokalak bi aldaketa eragin zituela: e-a-a > e-e-e.
Aldaketak azaldu ondoren, analisi etimologikoa egitekoa dago eta agerikoa da Eskaragoiza euskal elementuz osaturik dagoela, azken zatian goi + -tza izango lirateke eta hasierakoa, haitz + garai. Elementuak elkartzean aldaketa batzuk gertatu ziren, eta oso erakusle ona Eskaregi izan daiteke, barruan haitz + garai + hegi dagoelako. Aldaketa berberak izan ziren hasierako elementuak batzean, gero toponimoa berriro aldatu zen, baina aldaketa hauek lekukoetan ikus ditzakegu.

Bartolomenea toponimoa

Errenteriako toponimo honen bi lekuko baino ez zaizkigu heldu, biak XVIII. mendekoak eta biak ezberdinak dira. Bartolomenea toponimoaren informazioan bi lekuko daude eta oso urte gutxiko tartearekin oso ezberdin agertzen dira:

1775     Bertolene (?)
1778     Bartolomenea
Lekukoak dauden bezala, azalpen bat beharrezkoa da, Bertolene (1775) eta Bartolomenea (1778) oso ezberdinak direlako. Hala ere, oinarrian antroponimo beraren bi aldaera ditugu, Bertol eta Bartolome, biak aipatuak A. Irigoienen Pertsona izenak euskaraz nola eman liburuan:
1.27. BARTHOLOMEO (Leiç.), BARTHOLOME, BARTOLO (euskaldunen artean zahar arrunt laburtua)
[...]
Ikus XIV menderako BERTHOLOMEO, BERTOLOMEY (dobletea), BARTOLO, eta MARTHOLO, BERTOLO, BERTOLOT, BERTOLOTA, BERTHOLOMEA, azkenengo biak emakume-izenak, BERTOLON / BERTULON / BARTULON, BERTOL, Nafarroan: Bertholomeo Johan, (1366, PN-XIV, F.Est., 604 orr.); Bertolomey, (1350, PN-XIV, L.Mon.Est., 329 orr.), Sartaguda-n; Bartolo Ordina, (1330, PN-XIV, F.Est., 291 orr.), Artaxona-n; Martholo d’Arruaçu, (1366, PN-XIV, F.Pamp.-Mont., 608 orr.), Esteilla-n (48); Bertolo Cualet; Bertolo Somberria, (1330, PN-XIV, F.-Est., 294-295 orr.), Artaxona-n; Bertolot, fijo de Bertolomeo, (1330, PN-XIV, F.Est., 259 orr.), Sant Adrian-en; Bertolota, fija de Gil Pardo, (1330, PN-XIV, F.Est., 240 orr.), Beruinçana-n; dona Bertholomea de Calchetas, con sus fillos, (1366, PN-XIV, F.Tud., 440 orr.), Tudela-n; Bertolon, yermo de Sancho Surra, (1330, PN-XIV, F.Est., 299 orr.), Artaxona-n; Bertulon, su cuynado; Bartulon, su yermo, (1330, PN-XIV, F.Est., 298 orr.), Artaxona-n; Bertol, fi de Pero Martiniz, (1350, PN-XIV, L.Mon.Est., 328 orr.), Sesma-n; Berthol [sic], (1366, PN-XIV, F.Est., 599 orr.), Azedo-n.
————————
48 Martholo forma patronymiko ta guzti agertzen da: Pero Martoloyz, (1350, PN-XIV, L.Mon.Est., 369 orr.), Vidaorre-n.
Ikus daitekeenez, Bartolomeren aldaera ugarien artean Bertol ere bada. Beraz, Errenteriako lekukoak etxe bakarrari dagozkio? Horrela bazen, hiztunek jakitun izango ziren bi antroponimoak loturik zeudela, Bertol zela Bartolome osoagoaren aldaera. Beharbada inguru formal batena ohikoagoa izango zen Bartolome izendapena eta bestelakoetan Bertol aukeratua zen, gizon bera izendatzeko. Toponimo bakarra bazen, hori izango zen hipotesi egiantzekoena, bi lekukoak urte tarte gutxikoak direlako.

miércoles, 29 de mayo de 2024

Askaita toponimoa

Askaita da Aiarako erreka-zuloa, sakana. Toponimo eratorri bat du, Askaitako iturria. Toponimoak ez du lekuko zaharrik, jasotakoak XX. mende bukaerakoak dira eta aldaketarik ez dute erakusten. Toponimoak aldaketa bat jasango zuen, bokal disimilazio bat, dokumentatu gabea. Toponimoak bi elementu izango zituen, bukaeran -eta atzizkia eta oinarrian aska izena. Hala bazen, *Askaeta sortuko zen eta gero, disimilazioa geratu zen, ae > ai, bi bokalak areago ezberdinduz eta horrela, Askaita sortu zen. Toponimo hau ez da bakarra aldaketa hau jaso duena, badira beste batzuk, Arexita eta Labaita toponimoak bezala. Azken honetan disimilazio bera gertatuko zen, baina ez Arexita toponimoan. Baina, honetan ere, -eta atzizkia aldatu omen zen.

Pelegriñenea toponimoa

 Pelegriñenea da Donostiako baserri baten izena. Azken bi mendeetako lekukoak daude Donostiako toponimia izeneko lanean, Pelegriñene erreka toponimo eratorri ere badago:

Pelegriñaene (1860, D.U.A.-D-7-1-P.).
PELEGRIN: Pelegrin (1841, casa, D.U.A.-B-10-II-362-2), Pelegrin (1844, casa, D.U.A.-C-5-I-1691-1), Pelegrin (1960, alto de, U.P.D., 23 orr.), Pelegrin (71) (1862, casa, D.U.A.-D-7-1-1), Pelegrín (1864, Casa de labor, N.P.G., 39 orr.); Pelegriñene (1989, D.U.T.B.). 64-14-4, m. J-3.
*PELEGRIÑENERREKA: Pelegriñene erreka (1989, D.U.T.B.). 64-14-4, K.
XVIII. mendearen bukaerako lekuko zaharrago bat dago, aurreko lanean aipatu gabea, Proyecto de ereccion de tres iglesias antemurales en San Sebastian. Hacia 1775 izenburuko lanean, Luis Murugarren egilea, BAP, 1980, Pelegrinena.
Toponimoaren elementuak argiak dira, bukaeran -(r)en + -a, ohikoak etxe izenetan eta hasieran pelegrin hitza. Etxe izena zenez, oinarrian antroponimo bat ere izan zitekeen eta Pelegrin zein Pelegrinaren lekuko batzuk aurkitu dira Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak. Pelegrin oso gutxitan agertzen da, beti Donostian:

Pelegrinaren lekukoak askoz gutxiago dira, bi baino ez daudelako:
Toponimoaren oinarrian pelegrin zela ziurra da, baina ezin jakin hori izen arrunta ala antroponimoa zen.

lunes, 27 de mayo de 2024

Txoperena edo Txopeenia toponimoa

 Bizkaiko Gerrikaitz herriko etxe izena bi lekukoren bitartez ezaguna da, XVIII. mendearen bukaerakoak eta jaso ziren Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izenburuko liburuan:

Choperena [N, TO]
Choperena (la casa de) [Barrencalle (calle de)], Guerricaiz, a.1799, FogVizcayaMs.

Chopenia [N, TO]
Chopeenia (la casa de), Guerricaiz, a.1796, FogVizcayaMs.
Lehenengo zalantza da bi izenak etxe bakarrari dagozkion edo bi etxeri. Herri berekoak izanik, litekeena da etxe bakarra izatea. Aipagarria da hain urte gutxitan bi izenak ezberdinak zirela, eta badirudi lehenik jasotakoa, Txopeenia, ahozkoa zela laburtua dagoelako. Bestea ere ahozkoa izan zitekeen baina laburtu gabea, beharbada maila jasoagoan erabilia.
Toponimoa ez da analizatzeko zaila, bukaeran -(r)en eta -a daude eta oinarrian antroponimo hipokoristiko bat, Txope, Txope toponimoan dagoena, elementu gehigarririk gabe. Txope sortu zen Lope antroponimotik, hasierako fonema aldatu zen, esanahi hipokoristikoa emateko, hau antroponimian oso bilakaera ohikoa da.

Askaiturri eta Askaiturrieta toponimoak

 Askaiturri da Erandioko baso bat eta erreka batek izen bera du, Erandio eta Leioa artean.
Askaiturrieta da Bizkaiko Garai herriko baserri bat. Azken honen XVIII. mendeko lekuko batzuk daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izenburuko liburuan:

Ascaiturrieta [N, TO]
Ascayturrieta (la casa de), Garay, a.1704, FogVizcayaMs.
Azcayturrieta (la caseria de), Garay, a.1745, FogVizcayaMs.


Ascaiturrieta [N, NO]
Ascayturrieta (Domingo de) [Ascayturrieta (la casa de)], Garay, a.1704, FogVizcayaMs.
Asca_Yturreta (ynquilino) (Santiago de) [Varria (calle)], Durango, a.1745, FogVizcayaMs.
Azcayturrieta (Domingo de) [Azcayturrieta (la caseria de)], Garay, a.1745, FogVizcayaMs.


Asca [N, NO]
Asca Yturreta (ynquilino) (Juan de) [Bolibar (cofradia de)], Cenarruza, a.1745, FogVizcayaMs.
Askaiturri toponimoan bi elementu daude, aska eta iturri hitzak. Askaiturrieta toponimoak, gainera, -eta atzizkia du. Aska iturri hitz elkartua ez da jaso baina bien arteko lotura argia da eta Orotariko Euskal Hiztegiko askaren sarreran behin baino gehiagotan agertzen dira jasotako lekukoetan:
Plazako bide-andiaren bazterrean dago iturri bat zurezko aska luzetxoa aurrean daukala, abereak bertatik eroso edateko jarria. Izt C 96.
[...]
Eta bururaño iturri-bazterrean urez betea zegon aska batean sartzen du. Goñi 52
[...]
"Iturriandi"-askan aurpegiak garbi. Or Eus 14
[...]
Etxeatzeko iturri-askan garbiketan ari zan une artan neskamea. Ib. 164. Gure iturriko askan gobaran ari nintzala. Etxde JJ 253
Beharbada inoiz, Bizkai aldean aska iturri erabili izan zen eta jasotako ondorengo bakarra aztertutako toponimoak dira.

viernes, 24 de mayo de 2024

Ligonti toponimoa

 Ligonti da Zierbenako erreka-zuloa, sakana. Toponimoaren lekuko zaharrik ez dago baina badu homofono bat, Erdi Aroko antroponimo bat, Gaztelan ezaguna. Bildutako lekukoak Becerro gótico de Cardeña liburutik jasoak dira. Lekukoak X. eta XI. mendeetakoak dira. Lehenengoa CCLXXXVI. agirikoa da, 937. urtekoa:

Eugenio hic.—Domno Ligonti hic.— Gontrico hic.—Abeiza testis.—Ferrazo testis.
Hurrengoak agiri batean daude, CCLXXXIII. agirian 950. ute ingurukoan:
In Dei nomine.—Ego Ligonti una pariter cum uxor mea Nimea et filiis nostris Enneco et Dominico, placuit nobis atque convenit et vendimus tibi Anderquina nostra propria vinea que abuimus in Rama, circa vinea de Belasco;
[...]
Ego Ligonti et uxor mea Nimea et filiis meis, qui hanc cartula fecimus et relegendo cognovimus, manus proprie signos roboravimus, et tradimus testibus ad roborandum.
Hurrengoan Ligonti antroponimoa eta bere patronimikoa daude, Ligontez, CCXXXVIII. agirian, 1051. urtean:
In Dei nomine.—Ego Fredinandus una pariter cum uxore mea Oria, placuit nobis atque convenit, nullius cogentis imperio nec suadentis articulo, set prompta mente et spontanea voluntate, tradimus nos in domum Sanctorum Apostolorum Petri et Pauli; deinde tibi abbati Sisebuto et fratribus qui in Sancti Petri sunt, damus duas vineas in Villa-Sendino, quas pectavit nobis Meme Ligonteç propter nostrum peculiarein quod dedimus illi et non potuit nobis reddere illum totum.
[...]
Elias abba rb.—Pelagius rb.—Ranimirus rb.—Ligonti testis.—Flaino testis.— Omni concilio de Villa-Sendino roborat.
Azken lekukoa hurrengo urtekoa da, CCLXV. agiria, 1051. urtekoa:
Elias abba rb. testis.— Pelagio rb. testis.—Ranimirus rb. testis.—Ligonti rb. testis.—Fiagino rb.— Et omni concilio de Villa—Sendino qui audierunt, hic roborant.
Beraz, Zierbenatik ez oso urrun izan zen duela mila urte antroponimo bat, berdina eta ziurrenik toponimoaren jatorria hor dago, Ligonti antroponimoan.