Belaio da Oria ibaiaren erreka baten izena. Lekuko zaharrik ez dago, baina izenean aldaketa ezezagunik gertatu ez bada, erraz analiza daiteke.
Toponimoak elementu bakarra izango zuen, antroponimo bat, hain zuzen. Pelaio izena ezaguna da Pirinioz hegoaldekoentzat eta toponimoan aldaketa bakarra gertatu zaio, hasierako herskaria ahostundu da, mailegu zahar askotan gertatzen den bezala.
Antroponimo honek aztarrena utzi zuen euskal lurretan, K. Mitxelenak eta A. Irigaraik egindako
Nombres vascos de persona lanean agertzen den bezala:
Parai *Perai Pelayo: top. Donaparai (sin duda de *Perai) Aberásturi (Alava), (Do)neperi ermita de S. Pelayo en Bermeo (Vizc.), Donaperi (señalado como dudoso por Eleizalde: ¿en qué sentido?) top. de Adana (Al.), que podria proceder también de Peri «Pedro». La villa de St·-Palais, actualmente Donaphaleu (sul. Donaphalé(g)ü) es llamada Donapalaio por Axular (p. 6) y S. Pouv., añadiéndole por error el artículo, escribe Donapalayoa: ésta es, sin duda, una forma más reciente.Toponimo hauetan ikus daitekeenez, batzuetan bokalarteko l > r bilakaera gertatu da, baina ez beti. Belaio azken multzokoa litzateke, baina hasierako /b/ ez da beste inon agertzen eta horrek berezi egiten du toponimo hau, aldaketa zaharra izan litekeen arren, baina hori ez da beharrezkoa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario