Toponimo honetaz lekuko bakarra ezagutzen da, XX. mendearen erdialdekoa, Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburutik jasoa:
DIACOBURU, término de la mojonera Salvatierra-Alzania.Toponimoaren lekukotza oso urria da eta ez da antzinatasun handikoa, baina lekuko hau, dagoen bezala, analiza daiteke. Jakina, aldaketa ezezagunik gertatu bazaio, analisia bestelakoa izan liteke.
Toponimoak bi elementu lituzke, bukaerakoa buru izena da, toponimian batzuetan agertu ohi da, mugako lekua adieraziko luke edo gainalde batean dagoena, beharbada. Blog honetan badago Donorgiburua toponimoa, bere egitura litzateke done + Jurgi + buru + -a.
Aztergai den toponimoaren lehenengo elementua Didako antroponimoa izan daiteke, aldaketa bakarra bokalarteko horzkariari dagokio, galdu delako. Bilakaera hau ez da batere harrigarria, toponimo askotan ahozko erabileran bokalarteko /d/ edo /g/ oso erraz galtzen direlako.
Didako ez zen oso antroponimo erabilia baina aleak badira eta lekuko nafar batzuk eman zituen A. Irigoienek bere Pertsona izenak euskaraz nola eman liburuan:
2.43. DIDAKO: Erdi Aroan gure artean asko korritzen zuen izena, latinezko Didus, -i, / Didi(us), -ii, formatik -ko berrekailua itsatsirik sortua.
[...]
Ikus XIV menderako Nafarroan DIDACO, eta baita-ere DIAGO, eta DIAGOT, vokal arteko oklusivo gorra ozendurik: Garcia Didaco, (1330, PN-XIV, F.Est., 292 orr.), Artaxona-n; Diago, (1350, PN-XIV, L.Mon.Est., 346 orr.), Vinaspre-n; Diago Ferrandiz, (1350, PN-XIV, L.Mon.Est., 345 orr.), Leza-n; Diagot, (1366, PN-XIV, F.Pamp.-Mont., 540 orr.), en la rua Mayor de los Cambios (en el Burgo de Sant Cernin), Iruñean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario