miércoles, 20 de abril de 2022

Diago toponimoa

 Toponimo honetaz lekuko bakarra ezagutzen da, XV. mendekoa, Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburutik jasoa:

DIAGO, 1426, término de San Vicente Arana. TopAlavesa
Toponimo horretan antroponimo bat dago, Diago, Diego ezagunagoarekin lotua eta baita ere, Didako antroponimoarekin. Azken honen lekuko bat da Diakoburu toponimoa, bokalarteko horzkaria galdu duena.
Diago toponimoan antroponimo hutsa baino ez dago, hau ez da ohikoa baina aleak badira, Gariño toponimoa bezala, Garino antroponimotik sortua.

No hay comentarios:

Publicar un comentario