sábado, 12 de diciembre de 2020

Gabiarostegi toponimoa

 Gabiarostegi izeneko etxea bazen Zornotzan. Toponimo honen lekukoak XIX. mende erdialdekoak dira, bietan idazkera bera dute eta, alde horretatik, ezberdintasunik ez.
Toponimoak bi elementu lituzke, gabi-arotz eta -tegi.
Gabi-arotz izen elkartua zaharra da, lehenengo lekukoak XV. mendekoak direlako. Hitzak, dena den, utzi duen lekukotza ez da oso handia:

 GABI-AROTZ ( (V-arc, AN-gip)). Ref.: A; Lek Oyarzun 106. "Macero" A (que cita RS). "Yohanne era gauiaroz en la ferrería de Hurto" (Areso, 1423) FLV 1991, 287. "Ferrero del grant maço de obrar fierro, que en vascuenz claman gauiaroz" (Echalar, 1430). Ib. 287. "Los olaguizones o gabiarotzes, como se les llamaba en Oy[arzun] a los labradores de hierro" Lek Oyarzun 106.
Gabiarotz barriak galbaeaz ura. "El macero nuevo" . RS 62. Ez da geroztik iñon /. tiriki-tau otsik; / ez du iñork ezagutzen / gaur gabi-arotzik. "Obreros ferrones". Or Eus 213. Gaur gora nai nukela / nik Gabi-arotza, / bai burni-arotza, / mailluaren otsa. "Al que maneja el martinete". Ib. 210.
Gabiarostegi toponimoa, beraz, beste lekuko bat gehiago litzateke, beharbada gabi-arotz izenaren lekuko toponimiko bakarra.

No hay comentarios:

Publicar un comentario