Arabako toponimo honen lekuko bakarra dago, XIX. mendekoa, Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan aurkitua:
CHURIA, 1838, labrantío de Marquinez.Toponimoan elementu bakarra dago, artikulua zenbatu gabe. Txuria antroponimo hipokoristiko bat izan daiteke, Zuriatik abiaturik. Azken honetan zuri izenondoa dago, gero z- > tx- bilakaera jasan du, hipokoristikoa sortzeko. Zuri ez da hitz ezezaguna onomastikan, Andrazuri edo Jaunzuriena toponimoetan dago, esaterako.
Beraz, Txuria izengoitia zuen batetik jaso zuen izena lur eremu hori.
No hay comentarios:
Publicar un comentario