jueves, 1 de junio de 2023

Gabon izengoitia

 Erdi Aroko lekuko bat dago Colección Documental del Archivo Municipal de Oñati (1149-1492) liburuaren 34. agirian, 1489. urtean:

Juan Gabon, su yerno, dies maravedis.
Gabon hitza ezaguna da, bi adiera nagusi ditu, gau on agurra eta Eguberriak. Bigarren honekin loturik legoke eta erabilera antroponimikoa izan zuen. Horretaz Euskaltzaindiaren EODA datu basetegian Gabon elementu antroponimikoa aztergaia da M. Gorrotxategi eta P. Salaberriren Euskal izendegia. Ponte izendegia liburuan, 119:
Erdi Aroko euskal izena eta Eguberri egunean etxean sartzen zirenak agurtzeko ibiltzen zen hitza, gaur egun adiera zabaldu bada ere. Hastapenean Gabon (Eguberri) egunean sortzen zirenei ezartzen zitzaiela irudi du.
Beraz, Eguberri egunean jaiotakoek jaso ohi zuten izengoiti hori. Lotura zuzena bada, hitz honen lekukotza data oso aurreratuko litzateke, Eguberriak adierarekin dagoen lehenengoa 1762. urtekoa delako.

No hay comentarios:

Publicar un comentario