Tozinaga da Gatikako baserri bat. toponimo eratorri bat du, Tozinagako erreka, Gatika, Laukiz eta Loiun dagoena.
XVIII. mendeko lau lekuko daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izenburuko liburuan:
Tocinaga [N, TO]Bilaketa egin da Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak. Bi lekuko daude, XVIII. mende hasierakoak. Beraz, lekuko hauekin ez dago aurrerapen datarik:Toponimoaren hasiera oso nabarmena da, tocino erdal hitzarekin duen antza deigarria da. Baina beharbada hori guztia aldaketa baten ondorioa baino ez da. Toponimoa azaltzeko, metatesi baten beharra dago, bokalak aldatu zituena. Beraz, atzeranzko urratsa eginez, *Tizonaga berreskuratuko genuke. Hala bazen, toponimoa bi zatitan bana daiteke, azkena -aga atzizkia da eta aurrekoa, Tizon antroponimoa. Izen horretaz informazioa dago Ana Isabel Boullónen Antroponimia medieval galega (ss. VIII-XII) tesian, s. v. Tizón:
Tocinaga (el molino de) [Basaldua (barrio de)], Gatica, a.1704, FogVizcayaMs.
Tocinaga (el molino de) [Zurbanos (uarrio de)], Gatica, a.1796, FogVizcayaMs.
Tocinaga (la casa de) [Zurbanos (uarrio de)], Gatica, a.1796, FogVizcayaMs.
Tozinaga (el molino de), Gatica, a.1745, FogVizcayaMs.
Antroponimo bera aztertutako beste toponimo batean dago, Tizunenea toponimoan, hain zuzen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario