lunes, 8 de mayo de 2023

Uarkalde toponimoa

 Uarkalde da Aretxabaletako aurkintza bat. Beharbada lekuko zaharrenak Colección Documental del Archivo Municipal de Oñati (1149-1492) liburuan daude, 34. agirian, 1489. urtean:

Pedro de Huarcalde, burseguilero, dies maravedis.
[...]
La de Martin de Huarcalde, con sus menores, dies maravedis.
Toponimoak bi elementu ditu, bukaeran alde hitz ezaguna eta hasieran uharka izena, toponimian ezaguna. Horrela, blog honetan badira uharka duten bi leku izen, Uarkape eta Guarka.
Uarkalde toponimoa litzateke uharka hitzaren bizitasunaren beste lekuko bat, nahiko zaharra, XV. mendekoa delako.

No hay comentarios:

Publicar un comentario