martes, 14 de agosto de 2018

Otsondoa toponimoa

Otsondoa Artaxoako toponimoa da. Toponimo zaharra da, lehenengo lekukoak dira Osando (1157) eta Oxando (1158). Toponimo honetaz, Jimeno Jurio artaxoarraren hitzak “El euskera en la toponimia de Artajona” izeneko lanean:
"OSSANDO, Ossanda, Oxando, Uxando, en el siglo XII. Ochando (Otxando) (1235). Ossondoa (Siglo XVIII). Desde finales del XIX es Osondoa, Osondoba, Osondoba. Actualmente, con supresión de la vocal inicial, se ha generalizado Sondoba".
Berak idatzitakoari lekuko baten gehiketa, Osandoa (1573). Geroko lekukoek -a bukaera izango dute.
Bi eginkizun daude egiteko toponimo honekin, batetik, etimologia eman eta bestetik, toponimoak jasotako aldaketak azaltzea, ahal den neurrian.
Analisi etimologikoa erraza da, lehen esan bezala, lekukoak oso zaharrak dira dira. Litekeena da toponimoa sortu zenetik jaso zenera arte aldaketarik ez gertatzea. Osando (1157) eta Oxando (1158) lekuko zaharrenak dira eta Otsando antroponimoarekin homofonia ia erabatekoa da, diferentzia bakarra, afrikatuaren agerpen grafikoa, eta dakigunez ez zegoen grafema egokirik Otsando-ren afrikatua islatzeko. Alde horretatik ez da ezuste handirik, ezagunak dira antroponimoak toponimo bihurtutakoak, cf. blog honetako Liketi, Gendul eta Amuña, gutxi batzuk aipatzeko.
Etimologia azaldu ondoren, bilakaera aipatzekoa da, 900 urteko toponimo honek ibilbide luzea izan du eta hainbat aldaketa jaso, Jimeno Jurioren hitzetan nabarmena geratzen den bezala. Hasteko, Osandoa (1573), toponimoaren bukaeran -a gehitu zaiola, uste izatekoa da artikulua dela, eta bilakaera hori Nafarroako hainbat toponimotan agertzen zaigu. Bestetik, Ossondoa (1709), bokal asimilazioaren adibidea da: o-a-o > o-o-o. Artikuluaren gertatu bezala, asimilazioa ere iraunkorra izan da eta horrela geratu da. Gerokoa da Osondova (1894), epentesi bat tartekatu da hitzaren eta artikuluaren artean, beharbada antzekoa da, soldadu + -a > soldadua > soldaduba bezalakoan gertatutakoa. Azkenik, Sondoba nagusitu zen, aferesia, hau da, hitzaren lehenengo fonemaren galera. Aldaketa hauek guztiak euskararen barruan azaldu daitezke, baina Artaxoan euskara galdu zenez, ezin jakin euskararen eragina zenbatean izan zen aldaketen erantzule, Osandoa, -a gehiketaren kasuan bai, behintzat.

Eguneraketa (2018-10-18)
Alfonso Irigoien, Las hablas vascas de Tierra de Estella y su onomástica (1990) lanean Artaxoako toponimoa zaharraz arduratu zen, tartean Otsondoa toponimoa zela eta bere jatorria ere aipatu zuen:
"... una peza que est circa de las cortes de Oxando, ad Eneco de Anzteran, donde Oxando es un nombre de persona derivado de otsoa, ‘lat. lupus’, c. 1120, doc. 70, Artajona; una peza de Eneco Extaran iuxta cortem de Ossanda, 1104-1134, doc. 80, Artajona; Peciam de Ossando et illam de Arzambisco [sic], c. 1110, doc. 40, Artajona; illam terram de Arzambrisco [sic], 1111, doc. 42, Artajona; de pecia de Arzambrisco, ..., et de alia ques est in Oxando, 1157, doc. 107, Artajona; pezas in Oxa[n]do, c. 1137, doc. 85, Artajona; una que est in via de Oxando, iuxta peciam de Orti Ez[qu]erra, [sic, Ezerra], alia illa que est iuxta ortum qui fuit de Forz Mazoner, 1158, doc. 121, Artajona; super illam roturam de Oxando que est iuxta peciam de Domicu Zuria, c. 1158, doc. 123, Artajona; illam roturam de Oxando, c. 1173, doc. 130, Artajona..."

No hay comentarios:

Publicar un comentario