martes, 21 de agosto de 2018

Uxando toponimoa

Hondarribiko toponimoa. Bildutako datuak Hondarribiko toponimia liburukoak dira, 867. or.:
"Uxando
Kontzeptua: Itsasbazterra
Iturriak: 1916: Usando y también Oskiroz Geo. (51. or.)
1988: Usando (Oskiroz) Mun.40 (124. or.)
1992: Uxando Elo.
Ebakera: 1992: Uxando Mauricio Arocena
1992: Uxando Antonio Darceles
Adierakideak: Oskiroz"
Toponimoaren lekuko zaharrenak mendea bete berria du, 1916. urtekoa baita. Dena den, hemen aurkeztuko den etimologia zuzena bada, bere sorrera data askoz zaharragoa litzateke, beharbada milurte batekoa edo.
Otsondoa toponimoa aztertzerakoan, Jimeno Juriok emandako lekuko zaharrenen artean Uxando agertu zen, XII. mendean, hau da, Hondarribiko toponimoaren homofonoa. Badirudi Otxoa-ren eratorrien artean bazela o- > u- aldatzeko joera txikia. Adibideak ez dira asko, baina kopuru handia ez bazen ere, esanguratsua gertatzen da.
Hori onartuz gero, Otsando antroponimoa, Artaxoan bezala, toponimo bihurtu zen, o- > u- aldaketa jasoz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario