Bidaxuneko (NB) toponimoa, XIX. mende hasieran bildutakoa. Izen honen informazioa Orpustanen Les noms des maisons de Bidache au début du XIXe siècle izenburuko lanean, 9. or.:
"Usanits : bien que l’apparence de ce nom soit très basque, il n’est guère explicable sous cette forme sans doute déjà altérée. Un nom de personne « Ucian(d) » d’ailleurs inexpliqué et cité en région gersoise du IXe au XIe siècle avec un suffixe patronymique serait assez improbablement maintenu ici."
Hemen aurkeztuko den analisia diferentea da, Otxando antroponimoa oinarri hartua. Bere patronimikoak baditu hainbat aldaera, tartean Otxandiz bada, eta hori litzateke, funtsean Usanits. Aldaketak batzuk badira, adibidez, o- > u-, dirudienez ez zaio arrotza Otxando izenari, kontuan izanik Uxando eta Usandizaga, blog honetan biak aztertuak. Beste aldaketa bat sudurkariari dagokio, nd > n soilketa gertatu delako. Aldaketa hau ez da ohikoa, baina toponimian badira hainbat ale, adibidez Nafarroako Lana herria, A. Irigoienek landa izenetik eratorria zela uste zuen.
Beharbada lehenengo txistukariak erakusten du oinarriaren izena Otsando zela, horregatik <s> grafema.
Usanits, beraz, Otsando-ren patronimikoa izan liteke, toponimo bihurtua. Baina kontuan izanik badirela hainbat herri izen -i(t)z bukaera dutenak, beharbada hemen latineko -is genitibo zaharraren ondorengoa bada. Jakinik patronimikoak egiteko -i(t)z atzizkia ere latinetik hartua dela, bietan jabego adierazlea dugu, bata seme-alabena, bestea lurrena edo dena delakoarena.
No hay comentarios:
Publicar un comentario