Usandizaga Azpeitiko toponimoa da, baserria.
Bildu den lehenengo agerpena Lope de Isastiren Compendio de la historia de Guipuzcoa liburuan dago, 114. or., Azpeitiko "casas solariegas" izenekoen artean Usandizaga aipatu zuen.
Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa liburuan, XX. mendeko bigarren erdikoan, Usandizaga baserri izena dago, "Loyola ballara" delakoan.
Toponimoaren azterketa etimologikoa egiteko, elementuen banaketa egin beharra dago, eta usandiz-aga bezala egin liteke. Azken zatia -aga atzizkia da, pluraltasuna adieraz dezake edo lekua, besterik gabe. Kasu honetan bigarren adiera izango litzateke, hasierako elementua kontuan izanik.
Usandiz- zatia patronimiko itxura du, eta oso antzekoak dira patronimikoak ezagunak dira, Otsando izenarenak, hain zuzen. Adibidez, Leireko agirien artekoan, Lope Ossandoiz, 125. agiria, 1087. urtekoa. Edo, beste bat jartzeko, Colección Documental del Archivo Municipal de Elorrio (1013-1519) liburuko Munio Ossandoç de Arroitta, 1. agiria, 1013. urtekoa.
Otxando izenaren patronimikoen artean aldaera ugari daude, Otxandoiz, Otsandoiz, Otxandiz, Otxandez, Otxandoz, Otsandoz, gehienak aipatzeko. Beraz, toponimo honetarako Otxandiz + -aga bezalako egitura oso agerikoa litzateke.
Azkeniz, u- hasiera Otxando-ren eratorrien artean bada, cf. Uxando toponimoa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario