miércoles, 5 de junio de 2019

Martitenea toponimoa

Mendaroko baserrietako bat Martitenea bada. Egungo lekukoaz gain, badago beste bat, joan den mendearen bigarren erdikoa, Iñaki Linazasororen Gipuzkoako baserriak liburuan Martitenea (Txurruka) izeneko baserria aipatu zuelako.
Lekuko zaharrik gabe, baina egituraren gardentasunak analisia ahalbidetzen du, nahiz eta zenbait alditan horrek okerrera bidali ahal.
Martitenea aldaera bakarrak bi zati lituzke, antroponimoa, oinarria eta atzizkia, etxe izenetan oso ohikoa den -(r)en + -a artikulua. Antroponimoa dena, behin atzizkia kendu ondoren *Martite litzateke, orain arte ezezaguna zena. Izen hori oinarrian Marti(e) 'Martin' antroponimoaz eta -te atzizki hipokoristikoaz osaturik izango zen. Atzizki hori ez da oso zabaldua eta beharbada horretaz arduratutako lehenengoa A. Irigoien izan zen, bere De re philologica linguae uasconicae V liburuko 8. eta 9. orrialdeetan hainbat adibide eman zituen: Perute, Domikute... Itxuste, Otxote, Santxote eta Matxikote ere eman zituen baina hauetarako badago beste azalbide bat, -ste atzizkia Itxuste izenerako, eta -ote/-kote besteetarako.
Beraz, Mendaroko Martitenea toponimoak *Martite antroponimo hipokoristiko ezezaguna argitara artera du.

No hay comentarios:

Publicar un comentario