Lekuko zaharrenak XVIII. mende bukaerakoak dira, Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburukoak, Mungiako baserriaz, hain zuzen:
"Momategui [N, TO]Zahartasun handirik ez badu ere, Momategi analizatzea ez litzateke zaila, euskal antroponimia zaharraren ezagutza izanik. Toponimoak bi elementu lituzke, *Moma antroponimoa eta -tegi atzizkia. Momiola eta Momotegi toponimoen oinarrietan Mome/Momo antroponimoa bazen, gizonezkoa. *Moma, aldiz, emakumezko izena izango zen. Erdi Aroko lekukoetan Momadonna (Momadonna, Donemiliagako kartularioa, 2. agiria, 800) eta Mumadonna (Mumadonna, Donemiliagako kartularioa, 1. agiria, 759) bezalako izenak badira, eta atzean dute donna < lat. domina (cf. andre euskarazko erabilera berean).
Momategui (la casa en Saraquecho+), Munguia (villa de), a.1799, FogVizcayaMs.
Momattegui (la casa de) [Saraquechos (varrio de)] [Lemoniz (casas avecindadas a)], Munguia (anteiglesia de), a.1796, FogVizcayaMs."
Toponimoa, ziurrenik, Erdi Aroan sortuko zen eta oinarrian *Moma izango zen, nahiz eta bilatutako testuetan behin ere ez agertu izen hori bakarrik.
No hay comentarios:
Publicar un comentario