"27. Monico [18]; 28. Munin(co); 29. Munio [18, 22, 75, 81]; 30. Munnio. Izen honen oinarria den —Munio— hauxe da, agian, Sancio eta bere deribatuekin, bilduma erdiarotarretan gehien agertzen den pertsona-izena. Egia esan. bera da gure zerrenda laburrean gehien errepikatzen dena. Horren barianteak ere ugariak dira, bai oinarrizko formaren inguruan (Munius, Munio, Munnio, Munno, etab.) eta bai forma hipokoristikoetan (Monico, Muninco, etab.). J. Caro Barojaren esatez. «el nombre de Munio, Muño, tan conocido en la Edad Media, sobre todo en la zona vasca, fue el de los primeros poseedores de fundi», zeintzuek gero Muniain bezalako toki-izenak eman baitzituzten (1945; 74-75)."Antroponimoaz gain, patronimikoa ere behin agertu da Erdi Aroko testuetan, A. Irigoienen Las lenguas de los vizcaínos: Antroponimia y toponimia medievales, 393. orrialdean Didaco Munnicoiz bizkaitarra dago, Cartulario de San Juan de la Peña izeneko liburutik hartua, 1053. urtekoa.
Nahiko argia da Munio eta Muniko izenen arteko lotura, azken hau Munio-ren hipokoristikoa litzateke, Muni- eratorpen aldaera eta -ko atzizi txikigarria dituela.
Lekuko urri hauei beste batzuk gehitzekoak lirateke, Errioxako agiri zaharretatik hartuak. Francisco Javier García Turzaren Documentacion medieval del monasterio de Valvanera liburuko 209. agirian, 1088-1116 urte inguruko agiri horretan bi dira Muniko dutenak (edo *Muñico?):
Munnico Garacia de PareadielloAgiri horretako izenetan nahiko ugaria da Munio, beste bietan agertzen delako, bat antroponimo moduan, bestea patronimiko moduan:
Munnio Munnico
Munio Sancio de ViniegraErrioxako lekuko hauek Munnico aldaera erakusten dute, sudurkari bikoitza dutenak. Munnico izan liteke euskal Muniko-ren kideak, lurralde erdaldunetan sudurkaria aldatu gabe geratu zelako. Baina bada beste aukera bat, erdaran sortua izatea. Villamoñico izeneko herria, Alberto González Rodríguez-en Diccionario etimológico de la toponimia mayor de Cantabria liburuan, 443. or.:
Beila Munnioz
"Villamoñico (Valderredible)Dirudienez, Moñico antroponimoa ezaguna zen gaztelaniaz. Beste toponimo eratorri bat izan liteke Ávilako Muñico herria, antroponimoa zena herri izen bihurtua. Hala izan bada, hedapen nahiko handia izan zuen Moñico/Muñico izenak, baina sorrera zein hizkuntzatan izan zen, erdaraz ala euskaraz? Muniko euskaraz azaltzea erraza da, lehenago erakutsi bezala, baina erdaraz ere, Muño antroponimoa eta -ico atzizki txikigarria lotuz Muñico sortuko zen. Beraz, sorkuntza bi hizkuntzetan gerta zitekeen, baina ezin jakin hori benetan gertatu zena edo hizkuntza batean sortu eta bestera mailegatu?
Villamoñico < VILLA [DE] MOÑICO
Moñico es un antropónimo común en la Edad Media. Derivado del nombre personal MUNIUS, de origen prerromano"
No hay comentarios:
Publicar un comentario