Toponimoa bi elementuz osaturik dago, Nikolao antroponimoaz eta buru izen arruntaz. Nikolao izenak jatorri grekoa du eta bere zabalkuntza Europan zehar, beste izen askok bezala, erlijio kristauari zor dio.
A. Irigoienen Pertsona izenak euskaraz liburuan badago antroponimo honi eskainitako sarrera bat:
"1.127. NIKOLAS, NIKOLA (Ar.G.Eleiz.), NIKOLAU: [...]Izen honi hainbat aldaera ezagutzen zaizkio, erdara ezberdin eta garai ezberdinek sortutakoak, Nikolau, Nikolao, Nikolas, Nikola... Toponimo honen bitartez Nikolao aldaeraren beste lekuko bat gehitu daiteke corpusari.
Ikus XIV menderako NICOLAU eta bere dobletea den NICOLAY Nafarroan, eta baita MIQUOLAY, eta NICOLAS ere: Nicolau Sanz, (1366, PN-XIV, F.Pamp.-Mont., 541), en la Burelleria (en el Burgo de Sant Cernin), Iruñean; Nicolay Uardayllo, (1330, PN-XIV, F.Est.), 238 orr.), Beruinçana-n; Miquolay Garcia, (1350, PN-XIV, L.Mon.Est., 331 orr), Almunça-n; Nicolas, fijo de Pero Sanchiz, (1350, PN-XIV, L.Mon.Est., 340 orr.), Lagoardia con sus aldeas.
Ikus 1366 urterako Sant Nicolau hagionymoa Tutera-n, (PN-XIV, F.Tud., 443 orr.). Iruñean, ordea, Poblation de Sant Nicollas de Pomplona da, (1366, PN-XIV, F.Pamp.-Mont., 543 orr.); eta XIII mendean latinezko kontextuan: sancti Nicholai —genit.— de Stelia, (1236, Doc. Artajoneses, dok. 154).
B. Larreguy-k, beste alde batetik, op. cit., XVIII mendean euskal kontextuan San Nicolas darabil, II, 358 orr."
Bigarren elementua, buru izen ezaguna ez litzateke Nikolaoren buruaz arituko, toponimo honetan buru litzateke toponimo handiago baten mugako alde bat, edo garaian zegoena lur eremu bat.
No hay comentarios:
Publicar un comentario