Toponimoa oso erraz analizatzen da, ozpin + -tegi, baina ozpin, izen arrunta izateaz gain, elementu antroponimikoa ere izan zen. Archivo Municipal de Salvatierra-Agurain. Tomo II. (1401-1450) liburuan agertzen den bezala, bazen Ospina el moço izeneko gizonezko bat, 37. agirian 1429. urtean:
"Iten otra carta escripta en papel signada de signo de Gomes Ferrandes de Paternina (Roto) del nombre de Ospina el moço por la qual paresçe que Martin Sanches de Galarreta e Pero Ferrandes de Çuaçu pagaron al dicho Ospina quarenta e seys mill e çiento e çinquenta maravedis de las alcavalas del anno de veynte e çinco."Badago beste Ospina bat, Aguraingo judu baten izena, don Ospina Chacon, bi agiritan agertzen dena:
don Ospina Chacon, 52. agiria 1439. urtea
don Ospina Chacon judio, 53. agiria 1439. urtea
Azkenik, bilduma bereko beste agiri batean Ospina bada, dirudienez, izengoiti bezala: Juan Sanches Ospina 47. agiria, 1437. urtean.
Beraz, toponimoa azaltzeko bi bide baude, hasierako ozpin nola hartzen den kontuan hartuz, baina Ozpin antroponimoaren lekukoek pentsarazten dute aukera gehiago daudela toponimo horretan Ozpin(a) antroponimoa izateko. Horri gehitu behar zaio ozpin izen arruntarekin *ozpindegi bezalako izen baten beharraren zailtasuna.
Bigarren zatia -tegi ezaguna da euskal toponimoan. Badira blog honetan hainbat toponimo -tegi dutenak, hala nola Momotegi toponimoa, eta -degi aldaera, sudurkari baten atzeko adibideren bat ere bada, Androndegi toponimoa bezala.
Eguneraketa (2025-11-14):
Sarreran ez zen kokatzerik izan toponimo hau, Gipuzkoan zegoela ziurrenik, baina lurralde horretan badira Ozpindegi baserria eta etxea, Berastegiko herrian. Izendegi ofizialeko lekukotza XX. mende bukaeran hasten da eta gehienetan Ospindegi aldaera erabiltzen da. Luis Maria Mujikaren Berastegiko toponimia (azterketa lexikala eta dokumentala) lanean ere bada, 100. or:
OSPINDEGI EDO (AUNDIA)Mujikak erakusten du XVIII. mendeko lekuko bat zela baina sarrerako lekukoa Berastegikoa balitz, lekukotza bi mende gehiago aurreratuko litzateke, XVI. menderaino helduz.
Herri bereko etxea, IND. (OGPAR) 1 lib. 109 zenb. 126 or., 1768 urtea.
OSPINDEGIA (OZPINDEGIA?)
Herri bereko etxea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario