martes, 30 de julio de 2019

Muniategi toponimoa

Bizkaiko Busturialdeko toponimoak; Gautegiz-Arteagan auzoa da, Nabarnizen baserria. Horiei beste Muniategi bat eranstekoa da, Markina-Xemeingo baserria ere delako. Toponimo hauen lekuko zaharrenak Erdi Arokoak dira. Bi liburutan aurkitu ditugu Muniategi-ren lekuko batzuk. Lehenengo bi lekukoak badira Colección Documental del Archivo Municipal de Durango. Pleitos. Tomo IV liburuko 19. agirian, 1456. urtean:
Ynnigo Yuannes de Muniategui
Pedro de Muniategui
Mende erdi geroagokoak dira beste bi lekuko zaharrak, Colección Documental del Archivo Municipal de Lequeitio. Tomo III. (1496-1513) liburuko 210. agirian, 1510. urtean:
Martin de Muniategui
Ynigo Yvannes de Muniategui
Mende batzuk geroago, XVII. eta XVIII. mendeetako lekuko ugari daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburuan:
Muniategui [N, TO]
Muniategui (la casa de), Nabarniz, a.1641, FogVizcayaMs., a.1704, FogVizcayaMs., a.1796, FogVizcayaMs.
Muniategui (la caseria de) [Menica (varrio de)], Nabarniz, a.1745, FogVizcayaMs.
Muniategui_Andicoa (la casa de) [Canala (uarrio de)], Gauteguiz de Arteaga, a.1799,
FogVizcayaMs.
Muniategui_Andicoa (la casa de) [Gauteguiz (uarrio de)], Gauteguiz de Arteaga, a.1704,
FogVizcayaMs.
Muniategui_Andicoechea (la casa de), Gauteguiz de Arteaga, a.1796, FogVizcayaMs.
Muniategui_Andicoechea (la caseria de), Arteaga, a.1745, FogVizcayaMs.
Muniategui_Beazcoa (la casa de) [Canala (uarrio de)], Gauteguiz de Arteaga, a.1799,
FogVizcayaMs.
Muniategui_Ueascoa (la casa de) [Gauteguiz (uarrio de)], Gauteguiz de Arteaga, a.1704,
FogVizcayaMs.
Muniategui_Ueazcoa (la casa de), Gauteguiz de Arteaga, a.1796, FogVizcayaMs.
Muniategui_Veazcoa (la caseria de), Arteaga, a.1745, FogVizcayaMs.
Muniategui_Echabarria (la caseria de), Arteaga, a.1745, FogVizcayaMs.
Muniategui_Gogeascoa (la casa de), Gauteguiz de Arteaga, a.1796, FogVizcayaMs.
Muniategui_Gojeazcoa (la casa de) [Canala (uarrio de)], Gauteguiz de Arteaga, a.1799,
FogVizcayaMs.
Muniategui_Gojeazcoa (la caseria de), Arteaga, a.1745, FogVizcayaMs.
Muniategui_Goxeascoa (la casa de) [Gauteguiz (uarrio de)], Gauteguiz de Arteaga, a.1704,
FogVizcayaMs.
Muniategi toponimoak, blogean aztertutako gehienak bezala, bi elementu lituzke, Munia antroponimoa eta -tegi. Zenbait lekutan, Auñamendi entziklopedian bezala, analisia ezberdina da, oinarria Munia izan beharrean Munio dela adierazten dute. Baina antroponimoz osatutako toponimoetan ez dira ohikoak hitz arruntetan gertatzen diren eratorpenezko aldaerak, otso > otsa-, arte > arta-. Antroponimoen eta bestelako elementuen arteko guneetan ez dira, normalean horrelako fenomenoak gertatzen. Beraz, antroponimian Munio eta Munia baziren, eratorrietan bereiziko zituzten.
Munia antroponimoaren lekukoak badira, baina emakume izena denez, gutxiagotan agertuko ohi zen, baina adibidez, Errioxako Albeldako kartularioan hainbat ale badira, hala nola, Munia de Bidaorry [C Videorry], 17. agirian 947. urte inguruan, ziurrenik Bidaurrekoa, eta, beraz, euskalduna.
Donemiliagako kartukariokoak dira hauek, hiru grafia ezberdinekin, eta /o/ grafia ahoskeraren isla baino ez zen izango.
Munnia grafia:
Munnia de Cupo, 389. agirian
Monnia grafia:
Monnia hoc roboravi, 1. agirian
Monnia Blagaz, 249. agirian
Monnia, 327. agirian, 1062. urtean
Azkenik, Monia grafia:
Monia, 355. agirian
Beraz, Munia bazen, ez dago arrazoirik Muniategi toponimoan Munio bazela uste izateko. Toponimoaren lekuko zaharrenetik hasi, ez da inolako aldaketarik jaso.
Bide batez, batzuetan lehen aipatutako aldaketak gertatzen dira, nahiz eta salbuespentzat hartu ahal, Otxandarri toponimoan ziurrenik aa > a bokal berdinen fusioa gertatu da, baina Otxandibar toponimoan argi dago fenomeno bera ez dela gertatu, antroponimoa Otxando zein Otxanda izan zitekeen, izenaren azken bokal erabat galdu zen eta errazena da susmatzea han Otxanda bazela, baina ziurtasunik gabe. Toponimo honetan, agian erdalduntzeak erraztuko zuen aldaketa, baina lehenago adierazi bezala, normalean antroponimoa guztiz gordetzen dela.

No hay comentarios:

Publicar un comentario