martes, 1 de octubre de 2019

Madurazar toponimoa

Egun, Madurazar Gernika-Lumoko baserria da. Aurreko mendeetan Madura izeneko etxea ere izan zen, baita Madurazar izenekoa ere. Aurreko mendeetako datuak Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburutik hartuak dira:
Madura [N, TO]
Madura (el molino de), Luno 18.1789, FogVizcayaMs., a.1796, FogVizcayaMs.
Madura (la casa de), Luno, a.1796, FogVizcayaMs.
Madura (la casa molino de), Luno, a.1745, FogVizcayaMs.
Madura (la caseria de), Luno, a.1745, FogVizcayaMs.
Madura (la cassa de), Luno, a.1704, FogVizcayaMs.
Madura (la otra cassa de), Luno, a.1704, FogVizcayaMs.
Madura_de_Suso (la casa de), Luno, a.1641, FogVizcayaMs.
Madura_de_Yusso (la casa de), Luno, a.1641, FogVizcayaMs.
Madura_Echebarria_Aurrecoa (la casa de), Luno, a.1798, FogVizcayaMs.
Madurazar (la casa de), Luno, a.1796, FogVizcayaMs.
Madurazar (la caseria de), Luno, a.1745, FogVizcayaMs.
Lekukoetan ez dago aldaerarik eta beraz, azterketak Madura hartu behar du abiaburu. Hitz hau padura ezagunagoaren aldaera da. Bitxia da madura Bizkaiko lurraldean aurkitzea, jaurerrian padura zein fadura aurkitzen direlako, eta madura hitza Arabako sortaldeko aldaera da. Bizkaiko toponimoetan Fradua ere bada, fadura izenaren aldaera, metatesia jasan duena. Fradua Bermeoko eta Kortezubiko toponimoak dira.
Madura toponimoaren esanahia argi geratuko litzateke baina bere kokapena bitxia da. Hala ere, ez dago arraziorik pentsatzeko Madura toponimoa ez dela padura hitzaren toponimo eratorrien artean sartzekoa.
Beharbada toponimo hori arkaismo bat da, eta aurreko mendeetan padura hitzaren aldaeren banaketa egun ezagutzen duguna baino ezberdina zen, madura ez zela bakarrik Arabako aldaeretako bat eta iparraldeagora ere heldu zela.

No hay comentarios:

Publicar un comentario