martes, 19 de junio de 2018

Fradua toponimoa

Bizkaiko toponimoen artean Fradua bada, bi aldiz agertzen da, bietan baserria bada, bata Bermeon eta bestea Kortezubin. Izena ikusi eta azterketa ageriena litzateke *fradu ezezaguna + -a. Baina, bestelako azterketa egin daiteke, jakinik /fr/ fonema taldea ez dela batere ohikoa. Batzuetan dardarkaria 'mugitzen' da hitz barruan, adibidez kurel 'kruel' hitzean. Hala gertatu bada, jatorrizko hitz egokiena Fadura litzateke, hau ere ezaguna Bizkaiko toponimian, Gatikan esaterako, Faduraetxebarria eta Faduraurruti toponimoak badira. Latinetik mailegatutako padura zaharraren aldaeren artean badira fadura eta madura, azken hau Arabako toponimiakoa.
Badira Bizkaiko toponimian /f/ zaharrak izan dezaketen toponimo batzuk, Forua bezala, baina beste batzuen /f/ berriagoa litzateke ezpainkari zahar baten ondorengoak, Fradua edo Fadura toponimoetan /p/ fonema zaharretik sortuak.

Eguneraketa (2022-07-22):
Sarrera honetan egungo lekukoaz gain, ez zen lekuko gehiagorik eman. Baina Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izenburuko liburuan XVII. menderaino heltzen diren lekukoak daude:

Fradua [N, TO]
Fradua (la casa de), Cortezubi, a.1876, FogVizcayaMs. -/Mundaca, a.1641, FogVizcayaMs.
Fradua (la casa de) [Demenigo hasta San_Pelayo (del barrio de a la feligresi de)], Bermeo, a.1876, FogVizcayaMs.
Fradua (la casa de) [Gauteguiz (uarrio de)], Gauteguiz de Arteaga, a.1704, FogVizcayaMs.
Fradua (la casa de) [Menigo (calle de)], Bermeo, a.1704, FogVizcayaMs.
Fradua (la caseria de), Arteaga, a.1745, FogVizcayaMs. -/Bermeo, a.1641, FogVizcayaMs. -/Gautiguiz de Arteaga, a.1641, FogVizcayaMs.
Fradua (la caseria de) [Menigo (varrio de)], Bermeo, a.1745, FogVizcayaMs.
Fradua (la cassa de), Corteçubi, a.1704, FogVizcayaMs. -/Pedernales, a.1704, FogVizcayaMs.

Lekuko hauek erakusten dute Fradua aldaera zaharra dela, beharbada Erdi Arokoa izan liteke. Beraz, ez da azken urteetan gertatutako aldaketa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario